Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarraitzaile (orobat jarraitzale g.er.) 1 iz norbaiti edo zerbaiti jarraitzen dion pertsona.

Al Khaiamen lanen jarraitzaile da Sharaf.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

Egiazko pobretasunaren jarraitzaile denaren alde.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Sekta protestante komunitarista baten jarraitzaileak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 282. orr.

Erlijio positibo baten jarraitzaile guztientzat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 184. orr.

Ez da beraz harritzeko, garatu eta hozitu zelarik teologia, Herriaren Aita deitu zuten gizonaren obrak [...] hain eragin handia izan baldin bazuen, Tomas Akinokoaren eta honen jarraitzale Vitoria eta Azpilkuetaren teologia politikoraino.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 23. orr.

Ni ez naiz inolako erlijioren jarraitzailea, gorroto diet erlijio antolatuei, direnak direla.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 183. orr.

Egiaztapen honen testigu eta jarraitzaile naizelako hasi nintzen hau dena errepasatzen eta idazten ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 151. orr.

Hamabi ontzi nituen jarraitzaile, eta bakoitzari bederatzi ahuntz egokitu zitzaizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.

Gero eta ugariagoak ziren dotrina berriaren jarraitzaileak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 207. orr.

Erregearen arrasto guztiak errotik kentzeko, haren jarraitzaileak larrutzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.

Bildu dira haren jarraitzaileak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 103. orr.

Uste dut iruzurti bat dela [...] baina bereganaturik ditu jarraitzaileak, eta maite dute, denek maite dute.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 308. orr.

Imamak hilketak egitera bultzatzen zituen jarraitzaileak.  Berria - Mundua   2006-02-08

Sortaldeko eta sartaldeko ereduek, biek izan zituzten jarraitzaileak ondorengo belaunaldietan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 79. orr.

1.500 jarraitzaile inguru izango dira bertan, Gasteizko taldeari babesa emateko prest.  Berria - Kirola   2006-04-26

Jarraitzaileen eskolak ez, jarraitzaileen elizak segitu dio.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 114. orr.

Oposizioko dozenaka jarraitzailek Hauteskunde Batzordearen egoitzaren leihoak hautsi zituzten. herria¬

Une berean bikotearekin bat egin zuten futbol-jarraitzaileek.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Rousseau eta haren jarraitzaile burgesek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Kristoren morroi zintzo eta jarraitzaile bikain zen Frantziskok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.

Oso pozik sentituko nintzateke berak bezala jasoko banitu arrazoiaren jarraitzaile ilun eta baketsuen isileko eskerrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Joakin di Fiore-ren teorien jarraitzaile sutsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1143. orr.

Bere jarraitzaile kontaezinen aldetik. Haren jarraitzaile jatorrena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 21. orr.

Irakasle betaurrekodun bat, ezkondua, santujale aurpegikoa eta alderdi kontserbadorearen jarraitzaile esanekoa limurtzea eta harekin larrutan egitea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 39. orr.

V. mendeko indiar kalkulatzaileek, eta haien arabiar jarraitzaileek ere bai, zuzenean zoruan idazten zituzten beren zifrak, edo lur bigunean edo harearen gainean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

Kristoren egiazko jarraitzailea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 888. orr.

Frantziskoren lehen jarraitzaileak laikoak ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 753. orr.

Frantziskoren hasierako jarraitzaileen artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 966. orr.

3 (izenondo gisa) norbaiti edo zerbaiti jarraitzen diona.

Eta bi begi pare jarraitzaileen ikusmiratik aldendu bezain laster, irri firfira batez jendetzari begira geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ebanjelioko perfekzioaren jarraitzaile (3); jarraitzaile fidelak (3); jarraitzaile hil (8); jarraitzaile hil dituzte (3); jarraitzaile inguru bildu (4); jarraitzaile izan (16); jarraitzaile izango (4); jarraitzaile kopurua (4); jarraitzaile mordoa (3); jarraitzaile sutsu (14); jarraitzaile sutsua (18); jarraitzaile sutsuak (5); jarraitzaile sutsuek (4); jarraitzaile zintzo (4); jesusen jarraitzaile (4); kristoren jarraitzaile (4); pobretasunaren jarraitzaile (4); realeko jarraitzaile (5); xiitaren jarraitzaile (3)

jarraitzailea izan (5); jarraitzailea izatea (3); zer erlijioren jarraitzailea (3)

al zarkauiren jarraitzaileak (4); islamaren jarraitzaileak (3); kideak eta jarraitzaileak (3); taldearen jarraitzaileak (4); taldeko jarraitzaileak (3); xiitaren jarraitzaileak (4)

esan zien jarraitzaileei (3); eskatu zien jarraitzaileei (3); jarraitzaileei eskatu (3); santuaren jarraitzaileei (3)

al sadren jarraitzaileek (6); alaveseko jarraitzaileek (3); athleticeko jarraitzaileek (4); baskoniako jarraitzaileek (3); buruzagi xiitaren jarraitzaileek (3); jarraitzaileek egin (4); justxenkoren jarraitzaileek (5); oposizioaren jarraitzaileek (3); presidente ohiaren jarraitzaileek (3); presidentearen jarraitzaileek (6)

al sadren jarraitzaileen (8); bere jarraitzaileen aurrean (3); buruzagi xiitaren jarraitzaileen (4); islamaren jarraitzaileen (3); jarraitzaileen artean (30); jarraitzaileen arteko (13); jarraitzaileen aurrean (17); jarraitzaileen laguntza (6); jarraitzaileen matxinada (3); jarraitzaileen oihuak (5); oposizioaren jarraitzaileen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus