Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jarraikitzaile (orobat jarraikizale g.er.) iz jarraitzailea.
Eta liberalismoaren jarraikitzaile gehienek, hala nola aita Griffiths galestarrak, kantu bera zerabilten: Gure Galesera mintzaira hil bedi, eztiki, goxoki, ohorezki. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.
Zalgize, Maulen ezagutu nituen guztiak bezala, Erlijioaren jarraikitzaile sutsua zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 162. orr.
Mementoko ez düe jarraikizalerik. Berria - Euskal Herria 2006-02-10
Helduden larunbatean beraz, Baionan Kantuz-en jarraikitzaileak bilduko dira joanden urtean bezala. Herria 2003-06-19
Ez bat eta ez bi, korridore ilun batean barneratu ginen, hura itsu-mutil isil, ni jarraikitzaile itsaskor. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.