Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarduera 1 iz jardutea, aritzea.

Gizarte mugimenduen jarduera eteteko. Haien utzikeria zuzendu baino, haien jarduera mugatu beharra zegoen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.

Errepresioak ere bere jarduera gogortu zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 94. orr.

Gorputzaren jarduera guztiak kontrolatu eta zaintzen dituen organoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Merkataritzak jarduera guztiak hartzen ditu pixkana, eta mugak gaindituz zabaltzen ditu bere sareak, harik eta planetaren mailako merkatu bakarra osatzen duen arte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Apurka-apurka, ekoizpen-sistema autarkikoa pitzatu egiten da, eta jardueren espezializazioa sortzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Ogibideak eta jardueraren adar espezializatuak ugaltzen direlako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Nekazaritzakoak ez diren jardueretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 139. orr.

Berriz indartuko zen munduko espazio ekonomikoaren integrazio prozesua, jardueraren hazkundea iraunkorra zen testuinguru batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Herrialde industrializatuetako jardueraren mugimenduarekin lotuta dauden inflexio ziklikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

ETAren jarduera armatuaren aurrean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 143. orr.

Izakien forma, haien tasunak, haien karaktereak, sistema horren barne-erregulazioaren baitan daude, elementuen jarduera koordinatzen duten eragin-trukeen jokoaren baitan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.

Ikas daitekeen prozedura baten bidez diseinatu den produktu bihurtzeko materialaren gaineko jarduera baita teknika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Euskal Herrira izuli aitzin, erdaran bizi izan dut adimenaren jarduera.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 49. orr.

Jaunak bere jardueraren hasieran sortu ninduen, bere lehen egintzen aurretik.  Elizen arteko biblia   EsZ 8,22

2 (izenondoekin)

Garuna [...] pentsamendu abstraktua, sormen artistikoa eta, oro har, jarduera mental sofistikatu erregular edo jarraitua ahalbidetzeraino garatu da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Abiadura txikiko atzera-aurrerako motor sail bat eratzen dute muskuluek gorputzaren jarduera fisikoak eragiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Hiru multzo erabili dira hemen unibertsitateen gastua aztertzeko, inbestimenduei, soldatei, eta jarduera arruntari dagozkienak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 84. orr.

Urte askotako jarduera neketsuaren ostean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.

Bankuen jarduera arriskutsuen balizko ondorioetatik babesturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

Hamabost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten "jarduera iraultzaileengatik". herria¬

Zientzia jarduera soziala bada ere, errealitateak [...] badu zer esanik ezagutzaren eraketa prozesuan. Sexu berekoen arteko jarduera sexualak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Emakumeen parte-hartze masiboak jarduera zientifiko eta teknologikoetan.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Badirudi, gainera, nolabaiteko jarduera enpresarialen bat ere izango zuela, beti armadaren premiekin lotuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 120. orr.

Horiek guztiek zientzia, hein batean, jarduera hermeneutiko bilakarazten dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Nola karakterizatu jarduera esperimentala?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Ikustea, ikusmenezko atzematea, ikusmenezko pertzepzioa oso jarduera konplexua da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Lobulu frontalen jarduera gehiegizkoek edo patologikoek eragiten zizkietela gaixo eskizofreniko haiei obsesio, haluzinazio eta ilusiozko aztoramenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

3 (izenlagunekin)

Merkataritzako eta finantzetako jarduerak ez zeuden ondo ikusiak, klase nagusientzat ez baitziren duinak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Tokiko merkataritza nekazarien bigarren mailako jarduera zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

1980ko hamarraldiaren bukaerako higiezinen boomaren finantzaketan, eta balantzaz kanpoko jarduerak bultzatu dituzte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Garunaren berezko jarduera elektrikoa detektatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.

Irudiari egozten zaion eragin modua zer den zehazten saiatu direnak, ekintza modu horiek osagaietan zatikatu eta osagai bakoitzaren balizko jarduera aztertu dute gehienetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

Harentzat, arrazonamenduzko eta ezagutzazko jarduera bikoitz bat gertatzen da film-ikuslearengan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Zergatik iraintzen nauzue zeuen idolatriazko jardueraz.  Elizen arteko biblia   Jr 44,8

Legez kanpoko jardueren hazkunde kontrolatu gabean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 139. orr.

Badira plazera sorrarazten diguten bestelako jarduerak, estetikoak ez direnak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

Etengabeko jardueraren hotsak heldu zitzaizkien bertatik: mailuen kolpeak, paleten kaskadak eta gurpilen kirrikak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

Sexu berekoen arteko ageriko jarduera sexualak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 70. orr.

Gure eguneroko jardueran.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Zuzeneko jarduera bat da pertzepzioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jarduera sektore guztiei eta kualifikazio maila guztiei.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 132. orr.

Beren jarduera sarea atzerrian zabaltzen ari diren tamaina txiki eta erdi mailako enpresak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.

Haren jarduera-eremua izugarri zabala da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 466. orr.

Estatu Batuetako enpresen jarduera-eremu gogokoena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Lurzoruen planean Eusko Jaurlaritzak jarduera-ildoak eta lehentasunak finkatuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Eusko Jaurlaritzak 2000. urte amaieran onetsi zuen jarduera-protokoloa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Enpleguen eta gastuen biderkatzaileen joko makroekonomikoak [...] jarduera-ardatz bateko hazkundea beste ardatz batera eraman dezake.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Zenbait herritako 25-64 urteetako biztanleen jarduera tasak 2001ean. Bi jarduera-mota baitzituen: batetik, piramideen eraikuntza eta bestetik metal bitxien erauzketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 116. orr.

Politika ekonomikoei jarduera-askatasun pixka bat emateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurreneko giza jarduera trukea eta salerosketa izan baitzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

Gizarte-jardueraren maila guztietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Talde-jarduera ludikoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Ezagutza eta zientzia-jarduera gauzatzen den testuinguru sozialari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Ikerkuntza jarduera suspertu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 120. orr.

Ikerketa jarduera sustatzeko erabiltzen diren edo erabili beharko liratekeen pizgarriei buruz.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Beste sexu-jarduera batzuk askoz ere maizago agertzen direla haren obretan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Ernest Hemingwayren kontraespioitza jarduera gorabeheratsu haien ostean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.

Banku-jarduerari dagozkion kontrolak eta araudiak murriztuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Diruaren korritu zentzuzkoak enpresa jarduera guztiak bultzatzen ditu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

Nazioarteko merkataritza banatzeko prest dagoen ekoizpen jarduera masa jakin bat omen da, tarta finko bat bailitzan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.

Herrialde hartzaileak finkaturiko muga-sariak direla-eta [..] produkzio-jarduera bertan kokatzea erabaki dezakete transnazionalek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Haren ustez, ordea, bazen tartean "gogo-jarduera edo konputazio subliminal"en bat, bukatutakoan emaitzak kontzientziara jaurtitzen zituena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Arte-jardueraren berezitasunaren mamia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Plano bakartuan mamitzen da erakutsiaren maila hori, eta narrazioaren maila planoen arteko muntaketa-jardueran dago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.

6 jardutea.

Zainduko dut neure jarduera, mihiaz huts egin ez dezadan; ezpainak josirik gordeko ditut, aurrean gaizkilerik dudan bitartean.  Elizen arteko biblia   Sal 39,2

7 ekonomia jarduera jarduera ekonomikoa.

Arrantza da ekonomia jarduera nagusia, bakailao eta izokinarena bereziki. Ekonomia orokorra, ekonomia jarduera orokorra aztertzea helburu duen esparrua.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Atzeraldian ekonomia jarduera moteldu egiten da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

Estatua da, esan bezala, ekonomia jarduera erabat planifikatzen duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Lan erreforma hau ezinbesteko laguntza izango da Espainiako ekonomia jarduerak sustatzeko, eta gainera enplegu egonkorra sortuko du.  Berria - Ekonomia   2006-05-06

Ekonomia jarduerak bultzatu, auzoak bizigune izan daitezen eta ez soilik lotarako guneak  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

8 jarduera ekonomiko ik gorago 7.

Jarduera ekonomikoaren nondik norakoan eragitea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Herrialde jakin bateko balizko jarduera ekonomikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

Jarduera ekonomikoan aukera berdintasuna bermatuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 281. orr.

Europako Banku Zentralari (EBZ) eskatuko dio interes tasak jaisteko «eurogunearen jarduera ekonomiko pattala» suspertzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-20

9 lan jarduera

Gaitzek gaixoen zein haien zaintzaileen lan jardueran duten eraginaren inguruko ikerketak.  Berria - Gaiak   2006-02-23

Bost urteko iraupena laura jaistea, lan jardueran urte bakoitzeko ordu bat murriztea.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Gainera, greba hark herri osoari eragiten zion zuzenean ala zeharka: merkataritza, tabernak, tailer txikiak eta bestelako gremio askok ere beren eguneroko lan jarduerari kaltea zetorkiola ikusi zuten eta ia herri osoak parte hartu zuen mobilizazioetan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abertzalearen jarduera (4); adimenaren jarduera (5); arte jarduera (5); eguneroko jarduera (7); ekoizpen jarduera (5); ekonomia jarduera (7); enpresaren jarduera (7); enpresen jarduera (4); erakundearen jarduera (4); ezker abertzalearen jarduera (4); gipuzkoako industria jarduera (4); giza jarduera (21); gizakiaren jarduera (6); gobernuaren jarduera (4); gorputzaren jarduera (8); ikerketa jarduera (6); ikerkuntza jarduera (5); industri jarduera (11); industria jarduera (13); jarduera armatua (10); jarduera armatuaren (9); jarduera baldintzatu (5); jarduera ekonomiko (9); jarduera ekonomikoa (15); jarduera ekonomikoak (11); jarduera ekonomikoaren (12); jarduera ekonomikoari (5); jarduera ekonomikoen (4); jarduera elektrikoa (4); jarduera eremua (4); jarduera eten (8); jarduera eteteko (7); jarduera moteldu (4); jarduera nagusia (6); jarduera nagusiak (4); jarduera nuklearrez (4); jarduera politiko (6); jarduera politikoa (21); jarduera politikoak (5); jarduera politikoan (4); jarduera politikoaren (5); jarduera politikoari (4); jarduera politikorako (4); jarduera publikoa (4); jarduera sektore (5); jarduera sexual (4); jarduera sexuala (10); jarduera sexualaren (5); jarduera sexualik (4); jarduera sozio (4); jarduera tasa (15); jarduera terrorista (7); jarduera terroristaren (4); jarduera ulertzeko (4); kazetaritza jarduera (4); kirol jarduera (11); kontrako jarduera (4); lotutako jarduera (5); ohiko jarduera (9); sexu jarduera (4); zientzia jarduera (5)

aberasteko jarduerak (7); bestelako jarduerak (5); ekonomia jarduerak (5); giza jarduerak (6); jarduerak egin (6); jarduerak egiten (4); jarduerak eten (5); jarduerak etenda (7); jarduerak etetea (4); jarduerak eteteko (7); jarduerak sustatzeko (4); kanpoko jarduerak (6); kirol jarduerak (5); kultur jarduerak (7); legez kanpoko jarduerak (5); uranioa aberasteko jarduerak (5)

eguneroko jardueran (10); gure eguneroko jardueran (4)

giza jardueraren (7); jardueraren balantzea (8); jardueraren balantzea egin (5)

jardueratan parte hartu (4)

industria jarduerek (4)

ekoizpen jardueren (5); enpresa multinazionalen jardueren (4); giza jardueren (5); giza jardueren ondorioz (4); jardueren etena (4); jardueren etetea (17); jardueren ondorioz (4); multinazionalen jardueren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus