Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oihanetik jelki da, karruz beztitürik. Herria 2001-11-15
Jean Marie fabrikatik jalgi zen astiro, Roland, Sebas, Roger gorritua eta langile batzuk gibeletik zeuzkala. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 212. orr.
"Agur Maria" kantatuz eta kutxa segituz jalgi ginen elizatik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 94. orr.
Luixa jalgi zen bere aitaren autotik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.
Burgosetik jalgitzean, harri eder batean, hitz hauek: Camino de Santiago 532 km. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 113. orr.
Burlatatik jalgia naiz, gibelean utzirik hartu behar nuen bidea! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.
Jendea ez oraino jalgia plaza zabal eder pausagarrira. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.
Hirira jalgi aitzin, so egona nintzaion gizonari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.
Goiz erditsutan jalgi zen halere karrikarat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 175. orr.
Orduan behar nuen presondegitik jalgi, utzi apezgoa. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 17. orr.
Ondoren, urrezko gurutze bat ikusi zuen Frantziskoren ahotik jalgitzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 753. orr.
Hondartzari buruz bazoazelarik, lainoen artetik jalgitzen ari zen eguzkiak azken lanbroak urmariarazi zituen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 107. orr.
Hitzak listuka jalgi zitzaizkidan: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.
ik jalki1 4.
Hitz-jario lasterra jalgi zitzaion ezpainetatik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.
Hainbesteko berotasunez eman zion muxu non emazteari malkoak jalki baitzitzaizkion begietara. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 72. orr.
Loeriatik jalgitzen zenean, gizonaren ezpainak mugitzen jarraitzen zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 333. orr.
Ordu arte jasan errabia haserre gorrian jalgi zitzaion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.
Ezin trenkatuzko auzitik jalgitzeko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 78. orr.
Bulta luze batetako isilunetik jalgi dira bi neska gazteak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 175. orr.
Menturaz goizetik metatua dudan akidurak nahi baitu nonbaitik jalgi. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.
Orduko erakasleen gisa, biek larderia gaitza izanez, ez zuten barkatzen urratsak eta jauziak ongi jalgi arte. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.
Laborari ainitzek SMIC-aren heineko mozkina jalitzen dute bere lanetik. Herria 2003-01-21
Nahi gabeko oroimenak baizik ez dezake ekar oso-osorik, sakonaldeetatik berez jalgiz, inozentzian, harriduran eta izuan bildurik, haurtzaroko esperientziaren zer-nolakoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.
Martiz buhameak sakelatik ganibeta jalgi eta saihetsean metatuak ziren mihimen ezpaletarik bat hartu zuenean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
Sukalde hutsa zeharkatu, hozkailua ireki eta garagardo bat jalgi zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 196. orr.
Behin gezur bat sakatzen duenak alabaina ez ote du beste bat berdin aise jalgitzen ahal? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 139. orr.
Etxeparek euskarazko lehen liburua plazara jalgi zuenean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 153. orr.
Behin, haietarik batek ateraldi hau ere jalgi zuen: Ni hasteko, Jainkoak begira nazala, edozein gisaz, euskararen agonia luzatzetik! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 121. orr.
Lisboako bidean ez baldin bazuen arterik hartu bere Xabierko sortetxean sar-jalgi baten egiteko [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 20. orr.
Ene azken piezak beno labürtxeago da, hots hiru orenez emaitekoa, bizitarzün amiñi batekin aritzez, eta bereziki sar-jelkietan denbora sobera galdü gabe, hori beita llabürtzeko giltzik hoberena. Herria 2002-09-12
Dena den, nik dakitan pentze batean , sar-jalika ari dira, egunaz kanpoan eta gauaz barnean. Herria 2003-05-15
elizatik jalgi (3); etxetik jalgi (6); euskara jalgi hadi (5); ganbaratik jalgi (3); herritik jalgi (4); jalgi hadi dantzara (3); jalgi hadi mundura (3); jalgi hadi plazara (3); kanpora jalgi (3); kanporat jalgi (5); oihanetik jalgi (3); plazara jalgi (3); presondegitik jalgi (7); sar jalgi (3)