Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakingura (orobat jakin gura g.er.) 1 iz jakin nahia.

Ez zuen gauza handirik lortu, egia esan, jakingura piztea soilik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 141. orr.

-Komunista zelako? -bisitariari jakin gura piztu zitzaion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 174. orr.

Parisko hotelean Sri Lankako hainbeste langile ikusi ostean herri horrekiko jakingura itzartu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 142. orr.

Bere jakingura asegaitzak eraginikoa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 122. orr.

Horrek jakingura itogarri bat eragin zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 82. orr.

Ferminek jakingura handiz entzuten zion, etsirik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

«Ezagutza baino garrantzitsuagoa da jakingura», utzi zuen idatzita bere oharretako batean.  Berria - Harian   2005-02-11

Eguraldiaren jakingura jakin-min bihurtu duena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 166. orr.

Alferrikako jakinguratik guztiei atzera eragiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 402. orr.

Jakin gurak erreta zegoen bisitaria.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 146. orr.

Jakinguraren harra!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 69. orr.

Bera zutik gelditu zen, jakinguraz eta kezkaz begira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 242. orr.

Jendeari buruzko jakingurarik eza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.

• 2 izond jakingura duen pertsona.

-Ene, bada!, hau gizon jakingura! Horra igortzen dut irakurle jakingura, bi maisulan zoragarri horietaz gozatzeaz gain bere egarria iturri horretan ase dezan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

Txitxikov behingoan konturatu zen funtzionario haiek jakingura hutsak zirela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 210. orr.

Gainera, zenbat eta ilunago agertu hura guztia, hainbat eta jakingurago nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 70. orr.

3 (izen gisa)

Polizia batzuk lerroan jarri dira hilotza jakinguren begiradetatik babesteko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 163. orr.

Jakingura lotsagabetzat hartzen banauzu ere [...] zenbait galdera egiten jarraituko dut.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 70. orr.

4 (adizlagun gisa)

Jakingura, deseroso eta lausoki gogo-errea sentitzen nintzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jakingurak erreta (5); jakinguraz begiratzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus