Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Jakin-mina besterik ez da. Jakin-min eta ikusmin handikoa izaki, munduan zehar abiatu zen jakituria bila. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 135. orr.
Asko hil dizkizute? -egin zuen espantu Txitxikovek, jakinmin handiz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 182. orr.
Harridurari bere baitan bizirik eusten saiatzen da, jakinmin berezi bat, bisitatzen dituen tokiek, aurretik ere ziur aski aspertu arte ikusiak dituenak, beti zerbait berria eta jakingarria gordeko balute bezala. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 260. orr.
Eta horrek, noski, areagotu egiten zuen jendearen berezko jakinmina. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 72. orr.
Liburuak egundoko jakinmina sortu zuen Europan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Polemika eta ika-mikarik gordinenek baino ez zidaten pizten benetako jakinmina eta interesa -edo morboa, zuzenago esateko-. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.
Gazteak berez dakar jakinmin ergela, baina ez da kapaz tolerante izateko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.
Era horretan ase dut neure jakinmin gaitzesgarria, baina zorionekoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.
Jakin-mina hasieran, min soila gero. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.
Bat-bateko jakin-minak jota. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.
Aitaren hitzek Joanttoren baitan hainbeste aldiz ito jakin-mina eta susmatzen zuen sekretu haren jakiteko behar gorria areagotu zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 15. orr.
Denak ere elkarri ia bultzaka erliebe bati begira, istripu baten lekukoak bailiran, eta niri ere jakin-mina piztu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.
Bere jakin-min zientifikoa hainbesteraino bortiztu zitzaion non [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.
Jakin-minez beterik, ministroa Nur Al-Dinengana joan zen eta honek azken gertakarien berri eman zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 38. orr.
Neskatoak jakin-minez betetako irribarre batez begiratzen zigun. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 185. orr.
Bere aspaldiko festa laguna aztertu zuen, jakin minez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.
-Non ikasi zenuen biolina jotzen? -galdegin zion da Ruak, jakin-minez-. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.
Jakinminez galdetu zuen nolakoa zen lurraldeko egoera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.
Baina begiratu, begiratzen dizute, harrituta edo jakinminez, agian. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 75. orr.
Igogailua bazterturik, eskaileretan goiti abiatu nintzen haren arrastiri on jakin-mintsuari ihardetsi gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.
jakin min handia (25); jakin min handikoa (3); jakin min handirik (3); jakin min handiz (6); jakin min hutsez (6)
jakinmin handia (12); jakinmin handiz (3)
jakin mina agertu (3); jakin mina areagotu (5); jakin mina ase (8); jakin mina asetzeko (3); jakin mina asetzen (3); jakin mina eragin (3); jakin mina izan (5); jakin mina pizteko (3); jakin mina pizten (7); jakin mina piztu (32); jakin mina piztuko (3); jakin mina sortu (9); jakin mina sortzen (11)
jakinmina piztu (4); jakinmina sentitu (3)
jakin minak bultzatuta (6); jakin minak jota (9)
jakin minez begira (4); jakin minez begiratu (10); jakin minez begiratzen (5); jakin minez behatzen (3); jakin minez beterik (9); jakin minez betetako (3); jakin minez bezala (5); jakin minez dago (3); jakin minez zegoen (4)