Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jainkoaizun (orobat jainkoizun) iz gezurreko jainkoa.
Jainko Guztiz Boteretsu Egiazkoaren aulkia hartzen duen jainkoaizun hori deitzen da Leviathan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 50. orr.
Antzinako herri semitikoak zituen oparotasunaren jainkoetako bat zen [Baal], hebrearrek jainkoaizuntzat zeukatena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 285. orr.
Gaurko egunean Jainkoizunek edo jende enganatzailek duten arrakasta eta ospea. Herria 2004-06-10
· irud Gero berriz, Historiaren azken arnasetan, suge-larru onaz zeharo atzendu eta Latex izeneko jainkoaizunaren lagun egin du merkatuak emakumea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.