Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izter (orobat iztar g.er. eta ixter g.er.) 1 iz zangoaren edo hankaren zatia, belaunaren eta enborraren artekoa.

Izterrak egundoko mina ematen zidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

Zauri arina zuen izterrean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Gero ta fiteago nabil, zangoak eta izterrak, egun osoan, zanpa-zanpa asfaltoan ibilirik, gogortzen ari baitzaizkit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.

Bi emazte, mendiak bezain azkarrak, izterrak, sorbaldak, bizkarrak gizonen parekoak.  Herria   2002-09-12

Lehen askoz ere arruntagoa zen emakumeak izter bat bestearen kontra igurtziz gozatzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 58. orr.

Haren hankak luzeak ziren eta izterrak haragitsuak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Nire iztarren zuritasuna nabarmen geratzen zen gona-atzealde beltzean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 34. orr.

Orduan, delako arrotzak tiro eman dio eta ixter batean kolpatu du.  Herria   2004-05-20

Arianek esertzean izterrak ia osorik erakutsi zizkion.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 253. orr.

Izterrak zabaltzen dizkit irribarre eginez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.

Ondo bereiz itzazu izterrak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Gehienak erdi biluziak, ixterrak eta papoa dena ageritan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.

Mokorrak pixka bat atzera eramanarazten nizkion nire izterren artean goza zezan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 32. orr.

Une batez eta zeharka ikusi nuen zakila izter baten gainean zeukala, tentagarri etzanda.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 19. orr.

Bizkarra zurrun, izterren gainean jarriak ditu eskuak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 119. orr.

Neskaren izterrak nola korapilatzen zaizkion, eta zein indartsu sentitzen dituen horrelakoetan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Izterrak tolestuta.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 165. orr.

Panpina aulkitxo batean eseri zen, izterrak elkartuta eta eskuak belaunetan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.

Zuk gosaltzen duzun bitartean nik izterrak depilatuko ditut.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 82. orr.

Kilika sakon bat sentitu nuen izterretatik sabelera igotzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 28. orr.

Soa desbideratu zuen izterren hondoan ikusgai zegoen paradisuko... edo infernuko ahotik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.

Haietako batek tiro egin zion izterrean.  Berria - Kultura   2004-01-06

Izterretik herrenka zebilen.  Elizen arteko biblia   Has 32,32

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zapatak kendu eta hankak goian jarri zituen une batez, galtzerdi haragi-kolore finak eta izter biribilen iturburua erakutsiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Gona motzak agerian utziriko izter sendoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Eguzkiak belztutako izter gihartsu eta bilo horidun haien azal leun eta otzana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 168. orr.

Zure izter esnetsuak irudikatzen ditut.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 87. orr.

Hark munduko marka hautsi zinan bere bular eta izter silikonatuekin!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 205. orr.

Ene! zelako jainkosa-bularrak, zelako izter leun eta guriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.

Irrikak dardarazten ninduela, eskuak izter gantzatsu horien gainean ezarri nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

Ene buztan harroa emearen izter beroen artetik sartzen saiatu ninduan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 63. orr.

Eskuineko izterrean zekarren ezpata hartu eta sabelean sartu zion erregeari.  Elizen arteko biblia   Epa 3,21

Azken bi asteak ezker izterrean zuen tendinitisa osatzen Frantzian eman ostean.  Berria - Kirola   2004-02-07

Eskuin izterreko aduktorean zaintiratua dauka Martin Mauricio Astudillo Alaveseko jokalariak.  Berria - Kirola   2004-11-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lurrera jaitsi nituen begiak eta debozio handiz, pausatuki, joan nintzaion zangoak eskalatzen, orkatilaren borobiltasuna lehenik eta izter-mamiak gero miretsiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Borrokaldian izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka jarri.  Elizen arteko biblia   Has 32,26

Ixter-hezurra hautsia, ukondoko hezurra ere ba...  Herria   2003-07-17

Hantxe izter erdira bitarteko galtzerdiak ikusi zituen, gorriak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 11. orr.

Minigona beltz zabala, izter erdirainoko koloretako galtzerdiak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 157. orr.

Erdiko parteari izter forma emango zaio, grekoek meros deitzen dutena egiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.

· Gutizia sartu zitzaidan neskatxaren beso-izterrak ikusteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.

· Ramona, larru-beltz, izter-guri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 256. orr.

· Bezero baten gainean izter-koloka jarri nintzen lehenengo aldian, oso gaizki pasatu nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eguzkitara atera dira Kixoren saihets-izterrak, oro hezur eta larru.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

5 (animaliena)

Altzinook idi bat hil zuen Zeusen ohorez, izterrak erre, eta oturuntza eder bat egin zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 91. orr.

Erretilu batean ahari-izterrak dakartzatela ikusirik [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

Arrosen emazteak berak eman zidan afaltzera: ardi izter bat osorik eta pinta bat arno.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 227. orr.

Arkume izter gazitu bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Ahate ixterrak baratzekariekin.  Herria   2002-08-15

Eztainuzko azpiltxo bat dagoela eta bertan, saltsa ilun batean igerian, oilasko izter bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 190. orr.

Oilasko izter txikia amaituta barrako gizonari galdetu diote pakistandarrei buruz.  Berria - Harian   2005-05-08

Kordoi jarraitu batzuk ere baziren, izter tolestuz eta bularki hanpatuz beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Oilo txiki beltz bat ikusi zuen, etxeko usoen antzekoa, hanka-izterrak lumaz estaliak zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

6 izterreko iz txirrindularien galtza mota, izterrak ere estaltzen dituena.

Afizionatuetan inoiz ez nituen jantzi izterrekoak, beti kulote motzak, eta profesionaletan, nola hasiko naiz ba izterrekoekin korritzen?  Berria - Kirola   2004-05-05

Txirrindulari denak arropa guztia zeramaten jantzita: txanoa, eskularruak, lepokoa, izterrekoak, besokoak... aurpegi arraroarekin begiratzen zidaten, kulote motzekin zihoan tipo hura nor zen galdetuko balute bezala.  Berria - Kirola   2004-05-05

Eskukoekin bai, baina izterrekorik ez.  Berria - Kirola   2004-05-05

7 izter alde (orobat izterralde)

Gerrikoaz astintzen zizkion izterraldeak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.

Gaur du Lizasok entrenamendua izterraldeak eutsiko dion edo ez jakiteko.  Berria - Kirola   2006-01-03

Estaltzen ninduten tapakiak baztertu nituen eta eskuak eraman nituen izter aldera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 189. orr.

· Ipini okela-zatiak, zatirik onenak, izter eta bizkarraldea  Elizen arteko biblia   Ez 24,4

8 izter arte (orobat izterrarte eta iztarrarte) hankartea.

Nik ere izter artea haztatu nahi nien txantxa moduan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Seriotasun osoz, izterrartea ukitzen diote denek elkarri, laburki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 102. orr.

Azkenik, nire izterrartean pausatu zuen bere ahoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Bertze eskua nire izter arte harrotura eraman zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Une horixe hautatu baitzuen nire lagun berriak ene esku herabea bere izter artera eramateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Esku bat [...] nire gerrian pausatu zen, eta iztarrartean behera labanduz, hauen erdian sartu eta nire arrakalan irristatzen hasi zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 23. orr.

Nigandik bereizi gabe, eta zakila nire izterrartean, bainugelara eraman ninduen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

Nire garaipenaz segur, izter arteko pasabide heze anarteraino ahantzia esploratzera abiatu nintzen, gutizios.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Bere tresna izter artean laztandu zuen, ahora ere eraman zuen [...] eta azkenik ahuspez eta arnasestuka amaitu zuen emakumearen oinetan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 98. orr.

Izter artean ikusi nion bere hura handiturik, eskuan, egonezinik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

· Lancelotek, kolpe ikaragarri batez, lurrera bota zuen Börs, zaldiaren zela izter artean zuela, uhalak etenda.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.

Zaldi zuri ikusgarria zeraman izter artean eta larruzko kapa beltza bizkar gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.

Gurinak irrist egiten zidan izter artetik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 95. orr.

Urkatuaren gorputza zurrundu eta haren izter artetik errekasto ilun kiratsa etortzen zen arte.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.

Motoa da konfiantzaren bigarren pausoa, gorputzaren igurtzia sentitzea, zure ipurtaldea bestearen izter artean, bere eskuak zure gerri inguruan, lotsati.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 198. orr.

9 izter barren

Musuka ari zitzaiola, kuleroak jaitsi, eta esku batez izter-barrenak laztandu zizkion-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 179. orr.

Ohe gainean egongo zara biluzik zetazko maindire artean, izter barrenak sutan, ni, botila bat xanpain hotza eskuan, heltzen naizenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 175. orr.

10 izter barru (orobat izterbarru)

Beren mihiak adostasun osoz ibili ziren nire klitorisean eta ezpaintxoetan, perineoan eta uzkian, izterbarruetan eta ipurmasailetan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 95. orr.

Begiak itxita, irristatzen sentitu nuen nire izter barruetan, mokorretan, ipurdietan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.

Haietako batek dutxako alkatxofa hartu zuen eta bizkarretik, ipurditik, izterbarruetatik, larruazal guztitik pasatu zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.

11 izter gain (orobat iztergain)

"Izter gainak arranpez josiak ditut!" zion bertze batek, ibilaldiaren bururapena sekula ikusiko zuenez gogoetatua.  Herria   2003-06-05

Gogoz kantatu zuen, iztergainak kulunkatuz, dantzatuz, keinuak eta imintzioak eginez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

Zakila izter gainean neukan eta izterrean hazia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 52. orr.

Azpil batean jarri dena, eta bere izter gainean ipini zuen azpila.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Eta drogerian, erakusgai, maniki bat, emakume gazte baten iztergaina tamaina naturalean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

-Lagako didazu izter gaineko ileak nik kentzen?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 85. orr.

12 izter-lehengusu (orobat izterlehengusu) lehengusu propioa.

Ea, Hondarribiko izter-lehengusuen kontuekin batera, gaur gertatutakoa ere ahazten zaion.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 144. orr.

Oheak bereizten gaitu gure lehengusu eta izterlehengusuetarik, eta aldi berean, haiekin batzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

13 izter masail (orobat mazela)

Berriz ere nabarmenki, erotikoki mugitu zituen izter masailak ibiltzean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 55. orr.

Han noa, bi eskuekin sokari heldu eta, behitik goiti igoaldiro haritzaren gerrian bi iztermasailak estutuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 76. orr.

Izter masail barrualdeak odol-jarioan hasi zitzaizkidan, ez nituen gorputz giltzadurak sentitu ere egiten.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 75. orr.

Soinekoa bi eskuez izter-mazelatara egokitu, eta eseri egin zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

14 izter ondo (orobat izterrondo)

Orduan, erabaki sendoa harturik, izter ondotik ezpata atera eta bularrean sartu nahi izan nion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.

Emakumea izterrondoak doi-doi estaltzen zizkion minigona zimurtua lisatzen saiatu omen zen bi eskuekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.

Eta ez ditut gustuko gandorra ematen duten horiek ere, bi izterrondoetako ileak moztu-moztuak eta erdikoak hantxe, indio seminola baten burua balitz bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

Irentsi ahal nuen guztia irentsi nuen makila tente hartatik, gero izterrondoak usaindu nizkion, gero barrabilak miazkatu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 30. orr.

Labanaz moztuko dizue Jaunak buruko ilea, kenduko bizarra eta izterrondoko ilea.  Elizen arteko biblia   Is 7,20

Haren izterrondoko zaina teinkatzen sumatzen duenean, gozamen eta irrika oldar bat sentitzen du bere barnean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 41. orr.

Frantzisko dohatsuak izterrondoko hernia sortu zitzaion Pedro izeneko gizon bat miragarriro sendatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

15 izter txoko (orobat iztertxoko eta izterzoko)

Musuz betetzen zizkidan izter-txokoak, eta ni, begiak itxi, eta zeruraino igotzen nintzen, zeruraino!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Gauza bakar batek ematen zidan pena, aleman hari sabelean tiro egin izanak, eskuak iztertxokoan zituela segitzen zuelako, bota haiekin ibili eta ibili segitzen zuelako, eta nik banekien berari ere ez ziola inork lagundu behar, sabelean tiro bat hartuz gero ez dagoelako bizirik ateratzerik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 92. orr.

Besape eta izter-txokoetatik zintzilik zituen haragi puska marroixka batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.

Gaitzena eta okerrena biharamunekoa izan zen, noiz eta txankro mingarri haiek atera baitzitzaizkidan, zuk dakizun tokian, izterzokoetako gongoilak ere handitzen zitzaizkidala...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.

16 izter-zabal izond

Ile hori bikaina nuen arren, izterzabala eta hankokerra nintzen. · aldag Hura ohatzean izter-zabal etzateko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 31. orr.

Ron lurrean zegoen izter-zabal, baina Scabbers sakelan zuen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 270. orr.

Hura etzaulkian, eta ni bere aldamenean kukulumuxu, izter-zabal...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 123. orr.

17 izter-zabalik adlag

Geltokiko buruaren bulegora sartu nintzen eta dama sofan etzanda zegoen ahoz goiti... biluzik eta zangoak honela izterzabalik!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 28. orr.

18 izter zain ik iztezain.

Burtziak sartu ondoren, izter-zainak ebaki zizkiola, dagaz, eta horrela paralizatu eta hebaindu zuela dukeak zezen hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus