Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izenlagun (orobat izen-lagun g.er.) iz izenaren ezkerrean ezartzen den adjektiboa.

"Argal" izenlaguna Peñagarikano pertsonaren estereotipoaren zati da beraz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 126. orr.

Francus izenlagunak, berriz, "noble", "aske", "eskuzabal" esan nahi du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Gazteentzako lehen lan kontratuaren legea iruzur hutsa da, beste izenlagunik ez du, lotsagarria.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

Eta ez du onartzen apaingarririk, ez luzapenik, ez alferreko izenlagunik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 100. orr.

Lokailuak mota askotakoak daude: esapide konjuntiboak, izenlagunak, juntagailuak, loturako esaldiak, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Alferreko berbarik ez idatzi -sobera dauden adjektiboak, izenlagunak edo hitz-jokoak, adibidez-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.

Badaki 2. multzoan izen-lagun ere bihur daitezkeen substantiboak dituela.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus