Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izenburu 1 iz liburu edo idazlan bati hasieran edo buruan ezartzen zaion izena, gehienetan haren gaia nolabait adierazten duena. ik izen 7.

Lanaren izenburu osoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.

Idazlanean agertzen diren kapitulu, atal eta azpiatalen izenburu guztiek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 378. orr.

Kontakizun honen amaierara heldu naiz, eta [...] oraindik ez dakit zein izenburu jarriko diodan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 177. orr.

Liburu honen izenburua hautatzeko orduan, [...].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 12. orr.

Izenburu bat ere pentsatu dut, oraintxe bertan gainera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 210. orr.

Izenburu osoak honela dio: Izadiaren historia orokorra eta zeruaren teoria edo mundu-eraikin osoaren sorkuntzari eta jatorri mekanikoari buruzko saialdia newtondar printzipioen arabera. "Ez da inorentzat sekretua laster hildakoren bat izango dugula", zioen izenburu batek.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 13. orr.

Borroka galduetatik gatoz dik izenburu Urtzi Urrutikoetxea poeta gaztearen lehen liburuak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 143. orr.

Batak (edo besteak, ordenak ez baitu deus esan nahi) "Isiltasuna ez da aterpe" du izenburu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.

Aitaren olerki-liburukoa zen; "Neskatxa kurdua" zuen izenburu, eta Sami izeneko batek izenpetzen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 39. orr.

Egunkaritik ebakitako puska bat, izenburu hau zuena: [...].     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 63. orr.

De caelo (Zeruari buruz) izenburua duen liburuaren lehenengo atalean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Next din izenburua; globalizazioari buruzkoa dun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 13. orr.

Konikoak zuen izenburua haren lan nagusiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Zentsurak pasarte batzuk eta izenburua bera aldarazi zizkion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

"Zuretzat, inoiz ezagutu ez nauzun horrentzat", ageri zen orriaren goialdean, izenburu gisa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 8. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Izenburu motz-zorrotzak egitera beharturik gaude.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Proiektua xumea zen arren, izenburu nabarmen eta apur bat arranditsua ematea erabaki nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

1972an Meadows Txostena atera zen argitara, "Hazkundearen mugak" izenburu adierazgarriaz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

Izenburu bikain bat bururatu zait oraintxe kapitulu honentzat: […].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 156. orr.

Izenburu luzea zuen egitarauak: [...].  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.

Horrela dio liburuaren jatorrizko izenburuak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.

Axolagabe irakurri zuen hizki larriko izenburu bat: "Kargua utzi du Hungariako Presidenteak".  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 146. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Izenburu-orriaren eta hitzaurrearen artean sartu nuen grabatua. [...], zioen ostiraleko egunkariak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

"Bihar, 16:00etarako, presoak ez badituzte Euskal Herrira ekartzen, hil egingo dutela ohartarazi du ETAk", jarraitzen zuen berriak, letra txikiagoan, izenburu azpiko tituluan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 123. orr.

· Olerki eta narrazio izenburu hauek ere esanguratsuak dira: Kosmo polita, [...]. Artikuluetan, literatur lanetan, liburu izenburuetan, publizitate esaldietan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 226. orr.

4 azpi-izenburu ik izenburuazpi.

Uda honen aurretxoan kaleratu da Un escorpión en su madriguera izeneko liburua, azpi-izenburu hauxe duena: "Indoeuropeo y euskara: mito e identidad". De Cive-ren azpi-izenburu luzeak behin baino gehiagotan aipatzen ditu jainko-ordena eta erlijioa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus