Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izbetako enborrak ilunak eta zaharrak ziren, teilatu askok galbaheak baino zulo gehiago zituzten, gailurreko habea eta -saihets hezurren irudiko- albo banatako gapirioak besterik ez zen geratzen haietako batzuetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.
Izbetako leihoek ez zuten kristalik, haietako batzuk piltzarrez edo nekazarien oihal latzezko beroki lodiez estalirik zeuden. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.
Izba bateko oharkan etzanda pentsa eta pentsa egon ondoren, Muinoaren oinean [...] enborrezko izba grisak zeuden inguru guztian barreiaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.
Soldadu batzuk amona baten isban gelditu ziren. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.
Ostatua izba baten antzekoa zen, baina handiagoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.
Inork eraikitzen al du hiru ertzeko izbarik? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.