Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzki, ilargi, izar eta astro guztiak ikustean. Elizen arteko biblia Dt 4,19
Izar hori Venus da, inondik ere. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 144. orr.
Zeruko izar eta konstelazioek ez dute gehiago argirik emango. Elizen arteko biblia Is 13,10
Izar bat bera ere ez zen ageri zeruan. Han da Sirio izarra, mordoxka honetako 8 izarretako bat, distira handien erakusten duena, Txakur handi deitu 8 izar horietako eta izartegi osoko distiratsuena bera, gainera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 45. orr.
Izar azpian mundua. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 186. orr.
Haizeak ilentiari ateratzen zizkion txinpartak zeruko izar bilakatu zirela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 353. orr.
Beste anitz izar bada Zaldixuriaren konstelazioan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 210. orr.
Izar horren aurrez aurre ere beste izar bat aurkitzen da zaindariaren belaunen artean: Arcturus izena du eta oso kolore fina du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.
Bost izarrez osatua zela uste genuen, baina oker genbiltzan horretan: zazpi izar dira, Hartz Handia bezala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 21. orr.
Eta gau itxia zenez, izar argirik gabea, [...]. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.
Zerutik izar handi bat jausi zen. Elizen arteko biblia Ap 8,10
Belarraren berde biziaren gainean, gailurreko izar ñirñirkarien azpian. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.
Izar iheskorrak, betikotasun guztirako ilunpe beltzak zain dauzkatenak. Elizen arteko biblia Ju 1,13
Bere tristura-pleinuz izar alderraiak konjuratu eta haiek geldiarazirik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 206. orr.
Fenomenorik ohikoena izar erratuena izaten da. Berria - Gaiak 2004-01-06
Arima zoriontsu hura ikusi zuen, izar distiratsu baten itxuran. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 904. orr.
Noiz eta begia bere lekuan ipini eta Scorpio-ko izar distiratsu hura ikusi bainuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 116. orr.
Nahiz eta estepa elur bigunez estaliak bizkor ibiltzea eragozten dion eta izar zilarkarak jaurtitzen dizkion ahora. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 270. orr.
Osaba Joanikot izan nuen luzaroan neure gaueko izar eta ipar. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 337. orr.
Besarkatu behar nuela ene bihotzeko izar berria. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.
Izar distiratsu bat jaio da, bai, gure auzoan, aurki futbolaren mundu zabalean dir-dir egingo duena! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 76. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ia izar bakar legez agertzen dira idazleen ortzadarrean. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 81. orr.
Izar finkoen esferarekin. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.
Izan ere, Eguzkia izar distiratsu bat baino ez da Plutonetik begiratuta. Berria - Gaiak 2006-01-14
Bertako izar batzu gure Eguzkia baino ehun aldiz astunagoak dira. Berria - Gaiak 2004-10-21
Teleskopioarekin argi ikusten da zeru laino horiek izar askotaz osatuta daudela. Berria - Gaiak 2006-02-02
Argitasun une bat besterik izan ez bazen, izar baten lehertzearen modukoa. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 171. orr.
Desagertzear dagoen izar bat inguratzen duen eraztuna. Berria - Gaiak 2004-08-12
Esne Bidean sortu ziren izar zaharrenen adina zehaztea lortu dute. Berria - Gaiak 2004-08-19
Izar baten inguruan birak ematen dituen ustezko planeta baten irudiak lortu ditu Hubblek. herria¬
Izar horren inguruan beste hiru planeta ere badira. Berria - Gaiak 2004-09-02
Teoriaren arabera, izar erraldoiak kataklismo baten bidez kolapsa daitezke, barruko erreakzio nuklearrek grabitatearen aurka egiteko behar adinako indarra sortzean. Berria - Gaiak 2004-11-25
Izarra bezain argi. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 100. orr.
[Begiak] bizi-biziak zituen, izarrak bezain argitsuak. Ilargia bezain handi eta eguzkia bezain distiratsu zen izar bat bezalakoa zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.
Zeruko izarra bezain ederra. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 13. orr.
Jaunak esana baitzuen zeruko izarrak bezain ugari eginen zuela Israel herria. Elizen arteko biblia 1 Kro 27,23
Wendyren azken irudia leihokoa da, umeak zeruan urruntzen ikusten, izarrak bezain txiki bihurtu arte. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 221. orr.
Izarrak baino gehiago dira. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 120. orr.
Zeruraino igoko naiz; izarrik garaienak baino gorago jarriko dut tronua. Elizen arteko biblia Is 14,13
Kezko gorputz bat zeruko hodei grisen artetik gora, mitxeleta bat bezala, izar bat bezala, gatz-lorea bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 268. orr.
Zapalgailuaren gorenean, dena izar eta dena barra, Estatu Batuetako bandera. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.
Asteburuan, paperezko izar laranjak banatuko dituzte kolonoen artean. Berria - Mundua 2004-12-22
Anai Bernardok oso izar ederrezko koroa zuen buruan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 997. orr.
Burua estaltzeko zeraman kasketak, berriz, zilarrezko izar txikia zeukan aurrealdean txertaturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 81. orr.
Sebastianen atarira iritsi ginenean, hiru izar margotu nituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 90. orr.
Ordutik aurrerakoa ezaguna da: izar horia jantzi beharra, kalera ordu jakin batzuetan soilik irten ahal izatea, merkataritzan jarduteko debekua, e.a. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 10. orr.
Daviden izar horia zeramatenek ez baitzuten aberririk. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.
Michelin Gidak bi izar ematen baitizkio. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.
Izar-itxurako lore batzuek dir-dir egiten zuten fosforeszentzia argiz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.
Mila ezproiren izar puntadunak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
Uniformeko paparrean izar gorria zeraman, bere karguaren adierazgarri. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.
Luxuzko hotela da, bost izar ditu, gida guztietan ageri da. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.
Bi zaldi gazte, lau ankak zuri, izar zuri bekokia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 85. orr.
Uste dut ez dudala behin ere ikusi zu bezalako gazte lerdenik, eta oraindik ere zine mutuaren garaian bagina, izar bihurtuko zintuzket astebete baino lehenago. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 69. orr.
Eguzkia Beverly Hillsen atzetik sartzen ari zen, izar ospetsu guztiak bizi ziren tokitik. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 70. orr.
Jende gehiago sartzen ari zen eta ohartu nintzen horietako bat Grace Briscoe zela, izar handia, une hartan Smithers andreari eta Sami bostekoa ematen ari zitzaiena. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 34. orr.
Nire herrian egunkarietako ebakinetan nire izena izar handienen ondoan ikusten zutenean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 47. orr.
Bai, izar bat izango haiz, beharbada, eta jende guztia esku-igurtzika ibiliko zaik, orain bezala. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 59. orr.
Telebistako izar batek ezagutzen ez nuen gizon zahar bat elkarrizketatzen zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 88. orr.
Portlandek bi izar izan zituen Valladoliden aurka: Rivero eta Boesen. Berria - Kirola 2004-03-04
Alessandro Petacchi da Fassa Bortoloko izar distiratsuena, baina ez bakarra. Berria - Kirola 2004-03-23
Hango zaleek nahiago dituzte jokalari langileak izar nagiak baino. Berria - Kirola 2004-06-17
Goizean zakur gosekilen moduan ibili garen idazleok izar jatun bilakatu gara hemen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 63. orr.
Irain, mespretxu eta jauntxokeria merkea barra-barra darabilen irrati-uhinetako izar itzaltsuak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 86. orr.
[Bertsolaria] alde batetik izar mediatikoa da eta bestetik nonahi ia lagunartekoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.
Izar berri bat intelektualen artean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.
Arcturus izar-sisteman piztutako gerraren ondoren ihes egindako lehenengo espaziontzien etorrera. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 74. orr.
Ba, izar-euri edo izar-jario hori, benetan da ikustekoa, egia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.
Ilberritik gertuko egunetan izango dira izar-euri ikusgarrienak. Berria - Gaiak 2004-04-18
Izar-kumeak deituko die baten batek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.
Tximino hori ez da izar-igarlea, egi-egia hori. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.
Astronomiarako izar-mapak egiten ari zirela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 120. orr.
Izar ihintz eztiak busti belardian pausatzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 124. orr.
Izar hautsa. Idazle apal ezezagunok ibili ginen moduan ibiltzeko prest ziratekeen izar-idazleak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 103. orr.
Historia osoko pentsalaririk bikainenetakoak zeuden han bilduta, izar-kumulu miresgarri baten eran. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 190. orr.
Abar gorri horietan bertan, begi ernamuin ttikiak han daude prest, ile-izar ttiki gorrixkak zabalik, hauts ttattar horietakoren bat harrapatuko duten zain. begiak betaurreko beltz lodiz estaliak zituen, uniformeko paparrean nabarmen komisario izar gorria zegoen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.
Zinema-izar eta abarren bisitak jasotzen zituen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.
Telebista izar izan zeneko garaitik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 118. orr.
Futbol izar bat izateko bidean nengoelako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 50. orr.
Goizetan, itsasoak behera egiten zuenean, harkaitzetako zuloak atzapar iletsuko itsas armiarmaz, malba-koloreko itsas izar likaz eta sabelalde gorriko karramarroz betetzen ziren. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.
Itsas trikuen fosilak -bost puntako itsas izarraren antzeko irudia izaten duten sagar baten antzeko harri biribilak-.Zenbaitzuetan neskatoak bere eskutxo itsas izar tankerakoa luzatzen zion. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 125. orr.
Izar dago gaua, eta dar-dar dagite urruti, urdin, argizagiek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 15. orr.
Etorri zen eta alde egin zuen, izar lokaren modura. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.
Handik goizeko lauretara, zirkinik ttikien eta xehatxenak ere apuntatu, bai haize xafladaren bat balin bada, edo izar-lokaren bat azaldu denentz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 307. orr.
Horietako batzuk izango ote dira guk izar-loka deitzen ditugunak? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 449. orr.
Ikusiko ditudalakotz, abuztuaren une honetako fenomenoak: ortzi kapa ilunean, izar-lokak jauzika. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 122. orr.
Kanpoan, izarloka baten isats iheskorra dirdaitu zen abuztuko izartegian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.
Gauaren hastapena izarrei begira eman dugu, eta nahikariren bat eskatzeko esan diot izar lokaren bat ikusi orduko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 106. orr.
· Duela gutxi, telebistako izar horietako bat izan zen zepoan erori zena: Ana Rosa Quintana, bigarren izena behintzat ezin hobeto jarria duen tele-izar loka. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 56. orr.
Zeru-sabai garbi horretara begiak luzatu orduko, gau argia denean, noski, izar multzoak ikusten ditugu, eta badakizue multzoxka horiei izen bereziak eman zizkietela aspalditik: Hartz handia eta Hartz ttikia, adibidez, hor dira goian ongi kokatuta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.
Lot al ditzakezu zuk izar-multzoak edo konstelazioen loturak aska [...]? Elizen arteko biblia Jb 38,31
Cancer konstelazioan izar multzo ugari daude: begi bistaz zerbait lainotsua bezala agertzean dira. Berria - Gaiak 2006-02-02
Izar uxoak zebiltzan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.
Hontzak... izar uxoak... eta gaur itxura xelebreko jendea ere bazebilen hirian... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 12. orr.
Bakar--bakarrik izar uxo baten antzeko zerbait. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 38. orr.
Kent, Yorkshire eta Dundee bezain urrutiko ikusleek deitu didate esanez atzo agindu nuen euriaren ordez, izar uxoak izan dituztela bota ahala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.
Izar uxoak Kenten erortzen... apustu egingo nuke Dedalus Diggle-ren kontua izan dela hori; ez du inoiz zentzu handirik izan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 15. orr.
Taldearen entrenamenduetan ikastetxeko erratzetako bat erabiltzen zuen orain, Izar uxo zaharretako bat, oso geldo eta estropezuka hegan egiten zuena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.
futbol izar (8); gure izar (5); itsas izar (5)
izar berri (8); izar berria (24); izar berriak (11); izar berritik (5); izar bilakatu (8); izar distiratsu (12); izar gorria (7); izar handi (13); izar handia (8); izar handiak (5); izar handien (5); izar horia (20); izar horiak (7); izar izan (5); izar multzo (5); izar nagusia (11); izar nagusiak (9); izar ontzigintza (6); izar ontziola (10); izar ontziolak (6); izar ontzioletako (8); izar talde (11); izar taldea (41); izar taldeak (13); izar taldearen (16); izar taldeko (35); izar uxo (5); izar uxoak (7)
munduko izar (5); taldeko izar (7); zeruko izar (10)
futbol izar bat (7); izar bat izango (5); izar bat zen (5); izar baten inguruan (8); izar distiratsu bat (5); izar taldea zatitzeko (6)
goizeko izarra (28); gure izarra (5); izarra izan (13); izarra izateko (5); kanboko izarra (11); partidako izarra (7); taldeko izarra (17)
goizeko izarrak (7); irñ irka (5); izarrak ñ izarrak bezain (13); izarrak bezala (8); izarrak ikusi (6); izarrak ikusten (7); izarrak ikustera (5); izarrak izan (6); izarrak txapelketa (11); izarrak zeruan (5)
izarrak bezain ugari (9); taldeko izarrak (6); zazpi izarrak (5); zeruko izarrak (20)
izarrei begira (18); izarrei beha (12); izarren argia (7); izarren artean (12); izarren arteko (7); izarren azpian (9); izarren hautsa (29); izarren liga (5); izarren ligan (15); izarren moduan (7); izarren odola (8); izarrez betea (5); izarrez beteriko (6); izarrez betetako (5)