Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izapide 1 iz zuzemena, urratsa. ik diligentzia2.

Hainbat izapide bete behar zituzten abiatu baino lehen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 101. orr.

Legeak ezartzen dituen epeak eta izapideak betetzea ezinbestekoa dela ohartarazi zuen atzo Ciampik.  Berria - Mundua   2006-04-13

Kontua da, laguntzak eskatzeko izapideak hilaren 28rako bete behar dituztela ezinbestean.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

Iturbidek ere jakingo zuen nora jo izapideak bizkortzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 113. orr.

Abbey erosteko izapideak azkartuko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Behin umeari [...] izena emateko izapideetan lagundutakoan, itzuli eta han utziko nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 120. orr.

Harryren testamentua balioztatzeko izapide zaila.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 265. orr.

Notarioarentzat "pentsioa lortzeko izapideekin zerikusirik ez zuten xehetasun alferrikakoak" ziren haiek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 56. orr.

Diruari bere zikin, gaitz edo bekatu fundazionala ritual edo izapide merke batekin barka dakiokeela erakutsi nahiz bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

2 izapideak egin.

Bailiek ez zuten epaitzen; izapideak egiten zituzten, eta bitartekarien epaia esaten zuten, baina bitartekariek epaitu ezin bazuten, bailiek berek epaitzen zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.

Administrazioan edozein izapide egin edo agiri bete behar dutenean gaztelaniaz egin behar izaten dute.  Berria - Harian   2006-03-21

Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak «izapideak gaizki» egin zituelako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Zeintzuk ziren Benito zenaren hezurrak lortzeko modua eta Artaxonara eramateko egin behar nituen izapideak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 315. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus