Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ixo interj 1 norbaiti isil dadin eskatzeko erabiltzen den hitza.

-Ixo biok!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 330. orr.

-Ixo, eta ez galderarik egin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 143. orr.

-Ixo, ez egin hainbesteko zalapartarik...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 144. orr.

-Zu ixo!, bestela zu ere gurekin etorriko zara!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 29. orr.

-Ixo! -agindu zidan ahapeka, niganantz braust bihurtuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 73. orr.

-Ai, ixo! -esaten du Llumek, Daniri ahoa ixten diolarik-.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 37. orr.

-Ixo! -bota zion Snapek hotz eta motz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.

-Ixo! -eten zion On Camillok-.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 102. orr.

-Ixo!! –nik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 131. orr.

-Ixo, Txiki -atsoak-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 193. orr.

-Ixo! -zakarki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

-Pasaidak birra, Txapli, eta ixo!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.

-Ixo, norbait dator.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 139. orr.

Ez, ezin liteke eta ixo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Ixo! -Humphries jaunak mahaia jo zuen betaurrekoekin-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 130. orr.

-Ixo, ixo, Jim! -esan zuen Anniek-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 40. orr.

Lasai maite, lasai, tori karta bat jolasteko, ixo eder hori, lasai bihotz hori...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.

Zientzia horretaraino iristen ez den artean, ixo.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

· Hurrengoan "ixo!" erantzungo diot neuk ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.

Ron Lupini hitza kentzera zihoan, baina "ixo!" esan zion Hermionek, Lupini begira zegoelarik adi-adi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 285. orr.

-Zergatik ixo?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 131. orr.

2 (arreta erakartzeko edo)

Baina ixo, bagenekien zehazki, zergatik ez genuen hilen berpiztean gehiago sinesten!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 102. orr.

Bainan, ixo, zuek behar duzue irakurtu!  Herria   2004-12-09

Ixo, trumoika hasi al du?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Errolan gaixoa estonatuko zen, eta xuxen mintzatzeko, harrituko, asmatu ahal izan balu geroxago, makur bertsuak harrapatuko zuela, baina ixo, ez da leienda bera, historia baizik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 78. orr.

Eta azpeitiano autozentratuen azpeitiarrismoak, eta kosmopolitta merkeak, eta europano barrenustelak, eta... ixo, ixo, aski da gaurkoz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ixo (5); eta ixo (9); ixo eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus