Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itzulketa 1 iz jaso edo hartu dena itzultzea.

Eztabaidak haiekin batera atzemandako material militarraren itzulketaren ingurukoak ziren.  Berria - Mundua   2004-06-24

Goiz-goizetik hasi eta ondo berandu arte, buru-belarri emanik egoten zen: bezeroak, hornitzaileak, eskaerak, salmenta, sailkapena, kontuak, itzulketak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.

EBk urte bateko epea eman zion dirulaguntzen itzulketa osatzeko eta epe hori gaur amaitu da.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

PFEZaren 529.321 aitorpen espero ditu Aldundiak, 431.111 itzulketa.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

800 eta 1.100 milioien artean ibiliko da itzuli beharreko dirutza, Batzordeak inoiz behartutako itzulketa handienetako bat.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Hau itzulketa sinbolikoa besterik ez duk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 327. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gordailu interesak, akzio eta dibidenduak, kapital itzulketak, finantza aukerak, inbertsio funtsak, pentsio funtsak.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Lehenbiziko egunetako itzulketarako, diru itzulketarako alegia, baneukan nahikoa nire kontu korrontean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus