Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolpeka, ukabilkadaka eta irainka itzuliarazi zituzten hirira. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.
Itzularaz ditzan Irakiarat igorriak dituzten 1.500 ukrainar soldadoak. Herria 2004-12-09
Irain, itzularaz nazazu zeuregana, zu baitzaitut Jauna. Elizen arteko biblia Jr 31,18
Zerk gaitu bada, lur huntarik gorago altxatuko, Jainkoaren ganat itzul-araziko? Herria 2001-10-18
Egunotan 20.000 iheslari itzuliarazi dituztela zehaztu zuen. Berria - Mundua 2004-07-25
Eta berdin dut espero zure bertuteek bide egokira itzularaz dezaten printzea, zuen bion ohorearen mesedetan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 110. orr.
Herri-agintarien jauregira joan zen, bere semeari auzia jartzera eta etxetik ostu zuen dirua itzularaz ziezaiola eskatzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.
Horren gatik ote du Arbelbidek Lavieuxville apezpikuaren katixima hartzen eta ez de Loison apezpikuak euskarara itzul arazi zuen Napoleonena? Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 163. orr.