Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emazteek berriz, itzalgune bat bilatzen zuten, hats bahiturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.
Espazioari buruzko gogoetetan oinarritzen da Oteizaren gaurko lana: argi eta itzal gunez beterikako irudi karratuen eta esferoen bidez, espazioaren hustuketari buruzko ikerketa dauku eskaintzen artistak. Herria 2001-08-09
Itzalune hezera begira. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 100. orr.
Ilunbeltz sakonena barnagotzen dute kasik ikusezinak egiten dituen argi pindarrek, halaber eguerdi beteko argi eztandak dauzka bere itzaluneak koloreen ñabarduretan... Herria 2005-07-21
Itzalgune nahigabetu batek zeharkatu zuen Domengaren behakoa, istant batez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.
Aurten, hasteko, profesionalen kopuruan FIPAk itzalgune bat izan duela damu izan dira arduradunak. Berria - Kultura 2006-01-29
Hona lana egina, bere argi eta itzal guneekin, gain hartarik begi onez onartuko digulakoan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 7. orr.
Egun hortan berean, 90,5 MHZ neurriko frekuentzia berria baliatuz, Gure Irratiak estaliko ditu Azkainen, Urruñan eta Donibane Lohizunen zituen itzal-guneak. Herria 2001-02-01