Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gatibuei zegokienez, itxitura batean sartu zituzten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.
Inguruan itxitura bat zegoen, lurrean sarturiko harriz, pinuz eta arte handiz hesitua. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.
Bi behi zeuden, eta bazter batean, itxitura baten barruan, txahal bat. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.
Aurreko hanketatik heldu eta itxitura batean sartu du ardia. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 110. orr.
Elkarren kontra estutu ginen, ardiak itxituran bezala. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.
Itxidura honetan denok daramagu faxistek ikur gisa ezarri diguten zigilua. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.
Sastrakaz eginiko itxitura bat dago ezkerraldean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.
Esmeraldazko itxitura bat, bi metro gora, basoan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 66. orr.
Leku irekian egin beharreko itxiturak direla-eta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.
Itxiturapean zulo bat eginez irtena zen kortatik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.
Animaliak azkar egin du ihes alanbreko itxituraren azpitik burua makurtuta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 111. orr.
[Ismukeko hiribilduko] lurren inguruak itxitura sinetsezin batekin daude mugatuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3890. orr.
Internazionalista presoen barrutia inguratzen duen itxiturako hesolak harrapatzen dituzte gauez, etxolak egiteko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 52. orr.
Itxiturako ate nagusian ikusi ez banu Adlerhaus zioen errotulu handi bat hegazkin baten marrazkiarekin, ez nuen asmatuko aerodromo bat zegoela burdinsarezko hesi altu herdoilduaren barrutian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 128. orr.
Helmuga guztiak estutzen zizkion harresien itxituratik, begirada etorkizunera zabaltzera igaro zen hiria. Askoren artean «Rataplan» - 20. orr.
Hobeki geundeke lehorrean, leku ongi egurasturen batean, itxitura kirastu honetan baino. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.
Unibertso bat kartoizko itxitura txiki batean estu-estu gordea. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 25. orr.
Gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da, hain zuzen, existentzia berezi bat eraikitzeko seta, betiereko itxitura biribiletik ihesi. Gaztaroko lehen adiskideak izan nituen haiek, ez luzaroko, baina, gutxienez, nengoen itxituratik irteteko balio izan zidaten. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.
Beldur nintzen agerian geratuko ote zen barruan ezkutaturik neukan gorrotozko itxitura. Horixe da familia nuklearra deitzen dena, itxituraren eta itxitasunaren ispilua, eskizofreniaren mintegi oparoena. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.
Errazago etsitzen du bere egon-behar hartan, kartzela-barruko definizio izatezkoan eta itxituraren barruko itxituran. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 149. orr.
Zer itxidura metafisikotan dagoen bilduta euren oinarrizko positibismoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.
Erakusleihoen aurrean jaitsirik daude burdinazko itxiturak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 102. orr.
Kristalezko itxitura zuen korridorearen beste aldeko patioan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.
Kaskezurra baizik ez zuen babesten eta itxitura hondatua zuen. ik itxigailu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.
Valentinak latexezko goanteak jantzi, goiko manta apartatu zuen usain gogorrari kasurik egin gabe, eta pixoihalaren itxiturak libratu zituen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.
Ameriketatik itzuli ondoren bururatu zitzaion itxitura elektrikoa jarraraztea, botoi bat sakatuz zabaltzen diren horietakoa. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 67. orr.
Zelai eta barrutietan, harrizko hesiak eta langak baztertu gabe arantzazko hesiak jartzen hasi zirenean txarrantxa deitu zioten itxitura hari. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 26. orr.
Langak eta itxiturak lurrean, mundua denon baratze handia da, ken ditzagun hesiak eta txarrantxak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 54. orr.
[Xabier Lete] eritu zen, hestegorriaren itxitura bat ukan zuen eta ainitz mehetu. Herria 2005-02-10
Kutxa blindatu bateko itxitura automatikoaren gailuarekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.
Itomenez zegoela, eta ezingo zuela gela txikiko itxitura eraman. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 133. orr.
Nire fruituak eta nire barazkiak lapurretatik gordetzen zituen itxitura horma baten atzean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 402. orr.
Filmaren zuzendariak baimena eskatu zuen itxitura zelaietara joan eta txarrantxa-hesiaren beste aldetik Lamberten ahotsean falta ziren zatiak grabatzeko. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 39. orr.
Itxitura usain bitxiak eta goizeko osteak erantsitako kiratsak eraginik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.
· Goragoko hodeien itzalak beheragokoen gainean, errezelak diruditen itzalak, eta haien artean goaz hegan, hodei-itxitura bat, gure aurrez aurreko eguzkiak argitua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.
Lorategi zainaren aihotz zorrotzak etengabe ezartzen zituen lerroan adar itxitura haiek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.
Itxituran ohitutako animaliei egunez ematen zaie bazka, [...], egunez betetzen zaie uraren aska, egunez parasitoen arakatzea, egunez albaiteroaren bisitak... eta gauez beraiek sartuko dira aterbean lotara, eguraldi txarra bada bederen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.
eta itxitura (4); eta itxiturak (3); halako itxitura (3); itxitura bat (7); itxitura batean (4); itxitura elektrikoa (3)