Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsutasuna begien akatsa dela diogunean, begiek ikusmena berezkoa dutela aitortzen dugu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 364. orr.
Ez dute onartzen pausatzea mugimendu gabezia dela, ez eta [...] itsutasuna ikusmen gabezia denik ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 208. orr.
Ez zen heriotza izango, itsutasuna baizik, Mikel Strogoffen kondenazioa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 322. orr.
Erretinako gaitz horrek itsutasuna eragiten du. Berria - Gaiak 2004-07-22
Zentzumen-organoetako akatsen ondorio izan ohi dira gehienetan gorreria eta itsutasuna, ez zentzumenoi dagozkien garuneko eremuetako akatsenak. Itsutasuna, hasieran gabezia eta galera latza izan badaiteke ere, leun daiteke denbora joan ahala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.
Itsutasun psikiko erabatekoa (Antonen sindromea esaten zaiona). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.
Garuneko lesioren batek eragindako koloreekiko itsutasun erabatekoa, garuneko akromatopsia deritzona. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.
Egindako mina jasotako mina da, eman ez genuena galdu genituen gauzen artean dago pilatuta, ulertzen jakin ez genuena gehiago da itsusikeria itsutasuna baino, errespetatu ez genuen hari deika ari da orain bihotza... Pako Aristi «Note book», 2005 - 145. orr.
Mendebaldean dietarik dieta gorputz idealaren atzetik lehiatzen diren horiek bezalakoxe grina eta itsutasuna erakusten zuela bere helburura iristeko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.
Askotan aditu dut deitoratzen Frantzisko I.aren itsutasuna Kristobal Koloni ezetza eman ziolako, honek Indietara joatea proposatu zionean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 64. orr.
Soilik erlijio santuak eman dezakeela, bai mundu honetan ere, gizonen grinen itsutasunean alferretan bilatzen dugun zorion sendo iraunkorra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 398. orr.
Hori da juduen itsutasunaren sorburua, ez ikustea ebanjelioaren ekonomia Jainkoaren asmoen ordenan dagoela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 364. orr.
Itsutasuna, gidari txar! Txillardegi «Putzu», 1999 - 198. orr.
eta itsutasuna (4); haren itsutasuna (3); itsutasun erabatekoa (4); koloreekiko itsutasun (5)