Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gelditu gabe eragin behar zitzaion arrozari, aleak itsats ez zitezen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.
Aurpegi bat itsatsi zen une batez leihoaren kontra eta desagertu egin zen gero. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.
Haren hankartea nirearen kontra itsasten sentitu nuen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 131. orr.
Nire ezker eskua masailaren kontra itsatsi dut, azala tenkatu dut, imintzioka nago. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.
Etenda geratutako zintaren bi muturrak zelorekin itsatsi, eta aurrera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.
Kolaz itsatsi behar izan zituen bidaiari lurtarrak jainko hauskorraren bi puskak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 71. orr.
Handiak txikiekin elkartuak nahi zituen, jakintsuak sinpleekin anai maitasunez batuak, urrutikoak urrutikoekin amodioaren lekedaz itsatsiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.
Gutunazal bat utzi zuen beretzat komisario-buruak, post-it bat itsatsia zuena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 52. orr.
Orduan konturatu zen zinten emultsioak itsatsiak, kolatuak, geratu zirela eta bideo aparatuek ezin zituztela jiratu... Berria - Kultura 2006-04-26
Gizon-usain minarekin batean, haren gorputzak itsatsirik zekarren Edurneren urrin gazi-gaztea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.
Begiak itxi-itxita zituen, grinaz betetako malkoekin itsatsita. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 277. orr.
Erretako etxeen usain isurkorra, itsatsita geratzen zena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.
Badakit internautak ez direla nirekin ados egongo baina "kopiatu-itsatsi" pentsakera gailentzen ari zaigu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 407. orr.
Orain ahotsak bilatu dituzte, eta haien neurrira egin euren cut & paste (moztu eta itsatsi) ariketak. Berria - Kultura 2006-02-16
Sudurra leihoari itsatsi eta goitik behera amiltzen uzten nuen neure gogoa. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 27. orr.
Mihia ahosabaiari itsatsi eta ihartu egin zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.
Hain zen lodia lokatza, ezen berehala itsatsi baitzitzaien gurpilei, feltrozko estalki bat balitz bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 94. orr.
Usain sakona itsatsi zitzaion musuzapiari. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 108. orr.
Begiak ur basoari itsatsi zitzaizkion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 173. orr.
Goroldio sentimentalik itsatsi ez zaion hitz soil batek. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.
Herasek eraso zain geratu zen, eta haren gurpilari itsatsi zitzaion. Berria - Kirola 2004-09-23
Gorputza zakuaren kontra jausten utzi zuen [...] eta burua ere zakuari itsatsi zion, alboz. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 53. orr.
Lianaren beste muturra, etxepean lo zegoen zerri baten hankari itsatsi diote. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 81. orr.
Teknika horren bidez irudia atzeari itsasten zaio. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.
Irteera-kableak bihotzaren kanpoaldeari itsasten zaizkio. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.
Ibaia […] ez da "toki" bat, eta bazterren izenak tokien izenak izan ohi dira, jendeak mendeetan barrena gizagirotutako bazter edo parajeei itsatsi dizkienak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.
Denek beren barreneko sua itsasten zioten beren adoratzailearen arimari. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 215. orr.
Trikitilariek musikaren alaitasuna itsatsi zioten giroari. Berria - Harian 2005-03-29
Beiratetik gertu, bazen bozgorailu bat paretari tinko itsatsia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Saihetsei itsatsia dagoen gantza. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 80. orr.
Niri betiko -hala uste nuen- lotua, nire gorputzari itsatsia, nire biziarekin bat egina. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 41. orr.
Oinez zenbaitetan, zaldiz gehienetan, ni aitatxiren bizkarrari itsatsirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.
Buruz behera, ilea lokietako larruazalari itsatsita eta motots trinkoan bildua zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.
Hiru hodi jarriko dira elkarri itsatsitako uharken barruan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3970. orr.
Familia bati itsatsi zaion ospe txarra soberanoak ezaba dezakeela, errudunaren familia errugabeari bere ageriko elkartasuna agertuz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.
Zer jarreraz lortuko zuen Jainko Jaunari osokiago itsastea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.
Bataren ofizioa besteari itsatsi zaio, agi danean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.
Nondik nora itsatsi ote zaio gure hegaztirik ttipienari errege izate hori bere izenean? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.
Otso zakurrari ere grina gaizto hori itsatsi zitzaion. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 119. orr.
Lurrezko ontzi hautsi bat berregiten den bezala, amets puskak bildu eta itsatsi behar genizkion elkarri. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 95. orr.
Zaudete niri itsatsiak, ni zuei bezala. Elizen arteko biblia Jn 15,4
Zuri itsatsia nago oso-osorik, eta zure eskuinak eusten niri. Elizen arteko biblia Sal 63,9
Niri itsatsirik ez dagoena kanpora botatzen dute. Elizen arteko biblia Jn 15,6
Berehala ohartu nintzen nor zegoen hor niri itsatsita. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.
Gero batbaten Viktoriari itsatsita ikusi nuen nire gorputza. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 78. orr.
Mundu-zalekeria hautsa bezala itsasten zaigulako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 315. orr.
Woolworth eraikinetik gertu, kalean bizi zen emakume bat itsatsi zitzaion. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.
Lapa bat bezala itsatsi zitzaidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 65. orr.
Urte askotarako itsatsi zidan izengoitia: Herrenko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.
Gogoa Jugoslavian geratu zait itsatsirik, eta Sarajevoko eta Kosovoko izugarrikerietan pentsatzen ari naiz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.
Likido likits batek betileak itsasten zizkidan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 22. orr.
Nire mezua zuengan itsasten ez delako. Elizen arteko biblia Jn 8,37
Treneko leihatilan kedarra itsatsi da. Bildu zuen besakada bat abar ihar, eta, sutara botatzean, sugegorri bat eskuan itsatsi zitzaion, berotik ihesi. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 116. orr.
-Ez nuen paparrean itsasteko asmorik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 213. orr.
Oinetan itsatsi zaigun zuen herriko hautsa ere hor astintzen dizuegu. Elizen arteko biblia Lk 10,11
Hezetasuna azalean itsasten da eta azala galtzetan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 13. orr.
Harrezkero, galipota oinpean bezala itsatsi zitzaidan nire buruaz beste egiteko burutapen hura sabelean. Gero, Klararen ezpain gorri minak nireetan itsatsi ziren. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 36. orr.
Txertoa ez da mentu onean itsatsi, eta ez du fruiturik ekarri geurean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 308. orr.
Erakutsi diot nola, beira-xafla oraindik beroaren gainean berun urtua itsats daitekeen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.
Albumeko argazki hura norbaitek begi gainean itsatsi balio bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 174. orr.
Bi gaztetxo kartelak hormetan itsatsi eta itsatsi zebiltzan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.
Egun batean, bere argazki bat, fotomatoian egina, ekarri zidan, eta paretan itsatsi nuen nik. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 77. orr.
Post-it-a [...] idazmahaian telefonoaren ondoan itsatsi nuenean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 250. orr.
Gutunazalean bi zentaboko zigilu asko itsatsi zituen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 221. orr.
Orratz batez horman itsatsi genuen kartoia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 87. orr.
Hainbeste edertasun bere bihotzean txintxetaz itsatsi nahiko balu bezala. Argiei begira, ezerezean itsatsi zituen begiak, gorri eta more, more eta gorri. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 11. orr.
Txoferrak Abeli itsatsi dizkio begiak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 86. orr.
Begirada inon itsatsi gabe. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 189. orr.
Jainkoak geure bihotzetan itsatsi duen errukiagatik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Izan ere, oso gogorra da ohiko gauzak uztea eta behin gogoan itsatsiak ez dira erraz erauzten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.
Baldokietan itsatsia zeukan ilea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.
Berinetan axolagabeki itsatsiriko papertxoetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 195. orr.
Harako krak hura, garezurraren barruan itsatsirik, sarrera-giltza bihurtu zen nire baitan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.
Doilorkeriaren historia unibertsala geneetan itsatsirik daukagu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.
Mingain sikua aho sabaian duzu itsatsita. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 7. orr.
Gonan itsatsitako luma batzuk astindu zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.
Itsatsita neukan xaguaren intziria gogoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 134. orr.
Buru gainean txakurraren hondakinak zekartzatela, gorputzetan zakur-usaina itsatsita. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 82. orr.
Niregana itsatsi zen erabat. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 44. orr.
Furgonetaren leihora itsatsirik joan naizenean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.
Larrura itsasten hasi zaidan izerdiak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.
Sudurretara itsasten zaidan plastiko honek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 92. orr.
Arropa gorputzera itsatsita zeukanat. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 48. orr.
Eta handia nintzela ere esaten zidan, eta nire hitzak azalera itsatsita zituela ezpainak bailiran. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 176. orr.
Laiseka gurpilera itsatsi zitzaion eta harekin egin zuen bidea. Berria - Kirola 2004-06-05
Bere garraztasuna ez da malkoak lez kanporatzen, baina denboraldi luze batez begietara itsatsita geratzen da. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.
Bentosa handi batzuen bitartez itsasten da lurrera, finko gera dadin. Berria - Kirola 2006-01-20
· Hori izaten da zailena, arropak eta estalkiak erraietaraino itsatsirik egoten dira eta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.
Hitz itsatsiak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 135. orr.
Bi argazki itsatsiak obalo gisa zeuden moztuta. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.
Makillajea eman ezin zuela kexatu zenean, aitak apain-mahai gorri bat erosi zion, nakar itsatsiekin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.
Erradiografiak ere bazituen liburuan paratuak, dozena erdiren bat, bakoitza bi orri itsatsiren tartean eta erdian lauko bat irekita, argitara ikusteko moduan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 213. orr.
Oraintxe ere ikusten dut, bai, sudurra paperera itsatsi-itsatsi eginda, eta mihia hortz artetik kukuka duela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.
bat itsatsi (6); begietan itsatsi (3); bezala itsatsi (4); bezala itsatsi zitzaidan (3); elkarri itsatsi (3); eta itsatsi (10); gurpilari itsatsi (5); gurpilera itsatsi (5); gurpilera itsatsi zen (3); itsatsi behar (8); itsatsi behar izan (3); itsatsi ditu (3); itsatsi egiten (6); itsatsi eta (18); itsatsi gabe (4); itsatsi nahi (3); itsatsi nuen (4); itsatsi zaio (3); itsatsi zaion (3); itsatsi zen (9); itsatsi zion (5); itsatsi ziren (4); itsatsi zituen (9); itsatsi zituen begiak (3); itsatsi zituzten (6); itsatsi zitzaidan (4); itsatsi zitzaion (16); itsatsi zitzaizkion (6); itsatsi zuen (3); kartelak itsatsi (3); ondo itsatsi (3)
ahosabaiari itsatsia (3); furgonetaren leihora itsatsirik (3); gorputzari itsatsia (3); gorputzari itsatsirik (5); hormari itsatsia (4); itsatsia dagoen (6); itsatsia dagoen gantza (5); itsatsia eta (4); itsatsia ez (3); itsatsia gelditu (3); itsatsia geratu (4); itsatsia zegoen (3); itsatsia zeukan (4); itsatsia zuen (3); itsatsiak gelditu (4); itsatsirik geratu (3); itsatsirik zeuden (3); leihora itsatsirik (3); lurrari itsatsirik (3); niri itsatsirik (3); saihetsei itsatsia (5); saihetsei itsatsia dagoen (5)
atean itsatsita (3); azalean itsatsita (5); azalera itsatsita (3); bat itsatsita (3); batean itsatsita (4); bati itsatsita (4); bezala itsatsita (4); buruan itsatsita (3); elkarri itsatsita (14); elkarri itsatsita zeuden (5); erdi itsatsita (3); gorputzari itsatsita (4); gurpilari itsatsita (3); hormari itsatsita (4); ia itsatsita (3); ispiluan itsatsita (3); itsatsita bezala (3); itsatsita dago (3); itsatsita dagoen (3); itsatsita daude (3); itsatsita dauden (3); itsatsita eduki (4); itsatsita eta (4); itsatsita gelditu (6); itsatsita geratu (11); itsatsita geratuko (3); itsatsita geratzen (11); itsatsita jarraitzen (3); itsatsita utzi (4); itsatsita zegoen (15); itsatsita zeraman (4); itsatsita zeuden (7); itsatsita zuen (4); leihoari itsatsita (3); lurrari itsatsita (4); oroimenean itsatsita (3); paretari itsatsita (4); telefonoari itsatsita (3); zeuden itsatsita (3); zuen itsatsita (3)
bat itsasten (5); bezala itsasten (3); elkarri itsasten (3); itsasten ari (9); itsasten ari ziren (3); itsasten da (5); itsasten den (3); itsasten dio (3); itsasten dira (7); itsasten diren (5); itsasten ez (3); itsasten saiatu (3); itsasten zaio (8); itsasten zaizkie (3); itsasten ziren (5); itsasten zitzaion (8); itsasten zitzaizkion (4); kartelak itsasteko (3); ondo itsasten (3)