Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tenperaturak gora egin dezake Iberiar penintsulan, Lurraren berotze orokorra dela eta, baina baliteke, halaber, tenperaturak behera egitea golkoko itsaslasterraren moteltzeagatik. Berria - Gaiak 2006-01-31
Hego Pazifikoko El Niño itsaslasterraren eraginak Europaraino heltzen direla ondorioztatu du Suitzako klimatologoek eginiko ikerketa batek. Berria - Gaiak 2004-10-22
Itsasgora denean, habailetan egiten du itsaslasterrak Lofoden eta Moskoe arteko bitartea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.
Itsaslaster hau itsasoaren gora-beherek arautzen dute, alegia, sei orduz behin izaten diren itsasgora eta itsasbeherek. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.
Itsaslasterra gogorrenean dagoenean, eta ekaitz batek areagotzen badu lasterraren indarra, arriskutsua izaten da norvegiar milia bat baino barrurago sartzea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.
Goiz tamalgarri hartan mendebalderantz zihoan itsas lasterrak, Kon-Tiki almadia 4.300 milia Ozeano Barean zehar eraman zuenak, orain Raroia uharrietarantz zeraman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.
Antarktikako izotz barreratik askatutako zatiak direla, eta handiak izan daitezkeela, eta jitoan datozela haizeak baino gehiago itsaslasterrak bultzaturik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.
Olatuen, ur azpiko itsaslasterren eta haizearen mende. Berria - Harian 2006-04-30