Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsas lamiak, edo lehorrekoak, galbidea dira gizasemearentzat, sirena kantaren lilurak hondamendira darama marinela. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 89. orr.
Ipar itsasoetan, Thule inguruko ur hotzetan, egun baino askoz itsas lamia edo sirena gehiago omen zegoen Harald erregearen garaian. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 121. orr.
Itsas-lamiek barne-hezetasuna zurrupatu eta azal huts bihurtu zutela kapitaina diote zenbaitek. Itsas-lamiak arrain-ahoz xukatu zizkidan begiak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.
Marcosen belarri ondotik, itsas lamia batek baino adats luzeagoa zuen eulitzar bat pasatu zen zortzigarrenez. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 108. orr.
Itsas lamia beltzaran bat ageri zen irla txiki baten ondoan. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 85. orr.
Eta hodei baten gainean etzanda itsaslamia bat, bular oparoen jabe. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 50. orr.
Itsaslamiaren baten herdoilezko kantu etorkizunez fosildua. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 87. orr.
Horixe zen funtsezko bakarra eta horrixe behar lotu, boz ustez prestuaren itsas lamien kanta zorarazle orori sorgor. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.