Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ur gardena, itsas hondoa garbi-garbi ageri, aurpegia uretan murgildurik noa igeri, itsas hondoa ikustearren; nire itzal itsas hondoan islatua: igel ubela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.
Itsas hondoa agertu zen, lurraren oinarriak agerian jarri Jaunaren orroaz, haren haserre-ziztuaz. Elizen arteko biblia 2 Sm 22,16
Haren kutxa guztiak, milaka landare eta intsektu aleak, haren ohar-koadernoak, haren idazkiak: itsas hondoan galdu zen den-dena! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.
Ez lur azalean ez itsas hondoan ez duzu haren parekorik topatuko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.
Itsas hondoko belarrek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.
Itsas hondora amildu zenituen, ostera, haien erasotzaileak, harria ur sakonera bezala. Elizen arteko biblia Ne 9,11
Beren kantuekin marinelak erakarri eta itsas hondora eramaten zituzten, betiko eraman ere. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 123. orr.
Eta hiru bira eman zituen gure ontzi ederrak, hiru bira... eta itsaso hondora joan zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.
Goserik daudenean, itsas hondotik irteten zaie kantua; pozik daudenean, berriz, olatu gain apartsuetatik... Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.
Igerian dakienak itsas hondotik perlak ateratzen ditu, baina igerian ez dakiena ito egiten da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 87. orr.
"Historian" bi maila dago: ageriko eta axala, gertakariena, kroniketan agertzen dena, hori deitu ohi da historia; eta barnekoa, isila, historiaren substantzia, ur gaineko uhinen azpi-azpian dagoen itsas hondoa, intrahistoria. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 90. orr.