Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
itsas herri (orobat itsaserri g.er.) iz itsasbazterrean kokatua dagoen herria.
Atlantiar kostako itsas herriak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.
Donostian eta beste itsas herri askotan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 144. orr.
Ptolomeo erregea itsasaldeko Seleukiara bitartean zeuden itsas herriez jabetu zen. Elizen arteko biblia 1 M 11,8
Itsas herrietako printze guztiak beren tronuetatik jaitsiko dira. Elizen arteko biblia Ez 26,16
Giro, klima, zoluaren osaketa eta ohitura bereziek (mendiko herrietakoenak eta itsas herrietakoenak desberdinak bide dira, adibidez) eragina izan dezaketela. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 242. orr.