Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskuinean, eguzki betea, itsas gain gardenean distiratsu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 350. orr.
Amaigabeko itsasgain urdinkara. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.
Egun hartan, bada, eguzki jaiki berria distiratsu baino distiratsuago zegoen, eta ez gutiago itsas gaina. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.
Mara-mara ari zen argia itsasgaina zilarreztatuz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.
Dutxa hartu nuen eta leihotik itsaso gaina arrosa bilakatzen begietsi. Itsasgainak altzairuzko xafla bat zirudien. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 184. orr.
Zoaz eta hartu, itsas gainean eta lehorrean zutik dagoen aingeruak eskuan duen liburu irekia. Elizen arteko biblia Ap 10,8
Kristo itsas gainean zebilen. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 161. orr.
Itsas gainean ehunka eta milaka kilometro hegan egiten duten txoriek. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.
Arraunek arrasto apartsu biziak sortzen dituzte itsaso gainean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 277. orr.
Kostan, izotz-puskak ikusten omen ziren itsas-gainean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.
Iparra zebilen, eta eguzkiak altzairu-koloreko distirak eragiten zizkien itsas gaineko olatu apartsu ugariei. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.
Ezin da ahaztu izotz-mendiaren azpikaldea itsasgainekoa baino askoz handiagoa dela beti. Berria - Euskal Herria 2004-10-02
Luzatu zuen Moisesek eskua itsaso gainera eta Jaunak atzerarazi zuen itsasoa. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.
Sekulako lanbro-mintz zabalak altxatzen hasi ziren, trumilka eta parrastan, itsasgainetik zerurantz, eta euri-adar sarriak zetozen zerutik itsasora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 140. orr.
Itsas azaletik baino areago itsas gainetik hegan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 72. orr.