Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ispiluan gizon arrunt bat ikusi zuen, aurpegi maiztukoa eta bizar-zuria. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.
Ispiluan begiratzen dut berriro. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.
Bere buruari begiratzen dio ispiluan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 129. orr.
Ispiluan islatua ikusten du, ohean, egunkaria irakurtzen, gauero bezala. «Bizia lo», 2003 - 34. orr.
Xole eta Anamari ixpiluaren aurrean apain apain orraztu, ezpainak pinta pinta egin eta, abiatu dira herri aldera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.
Norberaren irudiaren ordez ezerezarena erakusten duen ispilua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.
Behebarruan ispilu bat bada, zintzo-zintzo itxurak bikoizten dituena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.
Ispilu baten irudia bezain erraz ezabatzen dena. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 32. orr.
Ikusi nituen planetako ispilu guztiak eta batek ere ez ninduen islatu. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Ispilua nolako, halakoxea izaten da isla, eta hori da kalkulatu behar dena: ispiluz beste aldean sortzen den irudia noiz erreala eta noiz begien irudikeria hutsa den. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.
Leihoetako kristalak ispilu bihurtzen ziren tuneleko paretaren hondo ilunarengatik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 98. orr.
Nor nintzen, ordea, ni?, hori zen ispiluak berdinduko ez zidan koska. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 206. orr.
Gustatu egiten zaizu ispiluko irudia. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 80. orr.
Ispiluzko betaurrekoduna albotik igaro zitzaion, eta Ronda kalean sartu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.
Ispilu handi, pitzatu eta zikin baten azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.
Konketa, komun zikin bat eta ispilu txiki bat zeuden han. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 24. orr.
Bere aurpegia islatuta ikusi zuen hauts-kutxako ispilu biribilean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.
Aldagelan zegoen, hiru orriko ispilu baten aurrean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.
Apaintze-mahaiko ispilu aurrean eserita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.
Haren begiak ispilu sakon bi ziren, non neure burua ikus bainezakeen. Nork bere burua bere ezerezaren ispilu aurrean ikustea ez baita kontu atsegina. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 240. orr.
Izango ote zen gai handik ateratzean aspaldiko ispilu ezagunetan bere aurpegiari aurrez aurre begiratzeko, zekien bezala jakinik, askoz azkarrago zahartzen dela bat egunero bere aurpegia oparitzen ez dioten ispilu haien baitan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.
Nigeriak ispilua ipini zidan begien aurrean, eta nire burua ikusi nuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 184. orr.
Kazetaritza edo hitzak behar zituen Ugaldek mundu erreala islatzeko informazioaren ispiluan. Berria - Harian 2005-10-05
Eleberria "ispilu bat da, bidean aurrera doana". Ispilu honetan, hain zuzen, dirdai egiten du pobretasun zoriontsuak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.
Egingo nuke apeta horietako mordotxo bat atzeman dituzula zure atzerako ispilu horretatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.
Haren begitarteari, arimaren ispilu, edertasun miresgarria zerion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.
Argitaletxea ez da batere sektarioa, orduko kulturaren ispilu baizik. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 29. orr.
Askoren iritziz, alter ego edo ispilu izan zuen Brechtek Keuner jauna. Berria - Kultura 2004-08-24
Egoera eta garai horien ispilu eder hunkigarria da Edale santuaren kondaira testu labur ezaguna. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.
Errepublika historikoak errepublika utopikoa du ispilu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.
Haren bisaia bozkarioaren ispilu zen, martini-itsaso gozoak amets zituelako marka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.
Zeren ispilu dira nire testuak? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.
Gure ezjakintasunaren ispilu gara askotan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 149. orr.
Liburutegi pertsonal oro bizitza baten egitasmoa eta ispilua da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.
Banketxean dirua daukan gizon baten aurpegia zen, arrakastaren ispilu ezin hobea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Guk nahi dugu kontinente hau besteen ispilu izatea, batez ere demokrazia kontuetan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 45. orr.
Ispilu eta jarraibide izan daitezen munduan bizi direnentzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1190. orr.
Berri ezazu gure bizitza lehengo erara, perfektuen ispilu eta eredu zaren horrek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.
Irlandako ispiluari so. Berria - Harian 2005-07-30
Fededunendako eredu eta ispilu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 185. orr.
Aita, zure biziera eta jokabidea argi eta ispilu izan dira eta hala dira orain ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 538. orr.
Izan ere, zu zinen gazteon ispilu, zu gure hegoa eta iparra, ereduetan gorena eta maisuetan maisuena. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 292. orr.
Eta Sarak heu hauka ispilu... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 189. orr.
Ispilu-denda bateko erakusleihoaren aurrean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 18. orr.
Kaiola barruko ispilu zatia lurrunez estalirik zegoen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.
Denbora-tarte batez alde batetik bestera artega ibili ondoren, ispilu-atetik irten eta esekitako jantziz beteriko korridore batera heldu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.
Ispilu-joko bat izaki, literaturak errealitatearen errepresentazioa bilatu nahi du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.
Ispilu-irudiz dena erlatibizatzeko joera zuen batentzat. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.
Hasi da bidaia, portu miresgarrien ametsa, altxor preziatuenen desira, miseria gogaikarrienen ispilu-lana. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.
Analogia ispilu-alderdiari dagokiola esan daiteke, eta errealismoa mapa-alderdiari. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.
Ahalegin handiz jaiki eta esku-ispilua hartu du. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 149. orr.
Barne-ispilu horren aurrean jarri eta deus ez ikustea jasangaitza zaigula. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 190. orr.
Erlijiosoak santutasun-ispilu ziren, eta jende santu asko hilobi zurituen itxurakeriaz kutsatu gabe zegoen oraindik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.
Olatz etengabe ari zen atzerako ispiluan begira, noiz azalduko ote ziren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 103. orr.
Atzerako ispiluari begira hitz egin zion txoferrak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.
Atzerako ispilutik begira ari zait gidaria. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 83. orr.
Atzerako ispiluan bidaiariari begiratu ondoren. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.
-Hik garbi ikusten al duk? -galdetu zidan, Romanek azalpenak bukatu, eta atzerako ispiluan berari begira ageri ziren nire begi biei finko begira. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 65. orr.
Eta zer egin behar du hurrena maitasunak erotutatako txoro batek?, galdetu zion bere islari isilka, Victoriako taberna hutseko ispilu itxuraldatzailean ikusten baitzuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 208. orr.
· Ispilu itxura-aldarazleak iragartzen zituen iragarki apurtu bat haraxeago. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.
aurrean ispilu (3); batean ispilu (4); baten ispilu (7); beraren ispilu (3); beste ispilu (3); bi ispilu (3); bizitzaren ispilu (3); burua ispilu (3); da ispilu (7); du ispilu (5); edo ispilu (5); elkarren ispilu (4); eredu eta ispilu (3); errealitatearen ispilu (5); eta ispilu (38); eta ispilu aurrean (3); eta ispilu izan (4); gizartearen ispilu (5); herriaren ispilu (3); horren ispilu (9); ispilu aurrean (62); ispilu aurrean jarri (6); ispilu aurreko (4); ispilu aurrera (5); ispilu baizik (3); ispilu bat (52); ispilu bat da (4); ispilu bat eta (3); ispilu bat zegoen (3); ispilu batean (19); ispilu batean bezala (5); ispilu batek (4); ispilu baten (15); ispilu baten aurrean (8); ispilu batera (3); ispilu bati (3); ispilu beltz (3); ispilu da (7); ispilu dira (10); ispilu edo (3); ispilu ere (5); ispilu eta (20); ispilu ezin (3); ispilu gara (3); ispilu gardena (3); ispilu gisa (9); ispilu guztiak (3); ispilu handi (10); ispilu handi bat (6); ispilu handia (3); ispilu handian (3); ispilu handiaren (5); ispilu hartan (3); ispilu honek (3); ispilu hori (5); ispilu horrek (4); ispilu horren (5); ispilu horren aurrean (3); ispilu horretan (4); ispilu horri (3); ispilu izan (22); ispilu izan behar (3); ispilu izan zen (6); ispilu izatea (5); ispilu joko (3); ispilu joko bat (3); ispilu jokoak (3); ispilu lana (4); ispilu moduko (3); ispilu ona (3); ispilu txiki (11); ispilu txiki bat (7); ispilu zen (3); munduan ispilu (3); munduaren ispilu (4); ondoko ispilu (3); zegoen ispilu (3); zen ispilu (4); zeruaren ispilu (4); zion ispilu (3); zuen ispilu (10); zuen ispilu aurrean (3)
atzerako ispilua (3); atzerako ispiluan (7); aurpegia ispiluan (3); baina ispiluak (3); bainugelako ispilua (3); bere burua ispiluan (11); bere ispilua (3); burua ispiluan (16); burua ispiluan ikusi (5); buruari ispiluan (5); da ispiluan (3); duen ispilua (7); dut ispiluan (3); egoeraren ispilua (3); erakusten duen ispilua (3); eta ispilua (14); eta ispiluak (6); eta ispiluan (11); eta perfekzio ispilua (6); gaineko ispiluan (4); gelako ispiluan (3); ikusten ispiluan (3); ispilua apurtu (4); ispilua baino (3); ispilua da (9); ispilua dela (5); ispilua eta (7); ispilua izan (6); ispilua k (5); ispiluak dira (3); ispiluak eta (3); ispiluak ez (3); ispiluak itzultzen (4); ispiluan barrena (5); ispiluan begiratu (15); ispiluan begiratu eta (4); ispiluan begiratuz (4); ispiluan begiratzea (3); ispiluan begiratzen (10); ispiluan begiratzera (3); ispiluan bere (14); ispiluan bere burua (5); ispiluan bere buruari (5); ispiluan eta (3); ispiluan ikusi (20); ispiluan ikusi zuen (3); ispiluan ikusten (12); ispiluan ikusten nuen (4); ispiluan islaturik (3); ispiluan itsatsita (3); ispiluan neure (8); ispiluan neure burua (4); ispiluan neure buruari (3); komodako ispiluan (4); nuen ispiluan (4); ondoko ispiluan (4); perfekzio ispilua (19); perfekzio ispilua k (5); salako ispiluan (3); zegoen ispiluan (3); zen ispiluan (3); zuen ispilua (4); zuen ispiluan (9)
burua ispiluaren (3); eta ispiluaren (10); eta ispiluaren aurrean (6); eta ispiluari (7); eta ispiluari begira (3); eta ispiluen (3); ispiluaren atzean (3); ispiluaren aurrean (87); ispiluaren aurrean bere (4); ispiluaren aurrean jarri (8); ispiluaren aurrean jartzen (3); ispiluaren aurrean zegoen (4); ispiluaren bestaldean (3); ispiluaren beste (5); ispiluaren beste aldera (3); ispiluaren kontra (4); ispiluari begira (21); ispiluari begiratu (9); ispiluari begiratzen (3); ispiluen gainean (4); ispiluen gainean lo (4); ispiluen zaldunaren (3); komuneko ispiluaren (4); komuneko ispiluaren aurrean (4); nuen ispiluaren (3); nuen ispiluaren aurrean (3); zen ispiluaren (5); zen ispiluaren aurrean (3); zion ispiluari (4); zuen ispiluari (3)
atzerako ispilutik (13); atzerako ispilutik begiratu (3); eta ispiluko (3); eta ispilura (4); eta ispilutik (4); ispiluko bere (3); ispiluko hori (3); ispiluko irudia (3); ispilura begira (5); ispilura begiratu (7); ispilura begiratu eta (3); ispilura begiratu zuen (3); ispilura hurbildu (6); ispilura joan (7); ispilura joan zen (4); ispiluren bat (4); ispilurik ez (3); ispilurik gabe (5); ispilutik begira (3); ispilutik begiratu (6); ispilutik ispilura (3); ispilutik ispilura (3); ispiluz bestaldeko (3)