Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sua garretan isiotzen denean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 135. orr.
Honela inoiz uztak eta galburuak txinpart bakarretik sutean isiotzen ikusi ohi ditugu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 341. orr.
Ez al dakusu, halaber, liho itzungi berria kriseilura hurreratzean, nola garrari ukitu aurretik isiotzen den, eta berdin zuzia ere? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 443. orr.
Oraindik ez dakite zerk isiotu zuen sutea. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
Isiotzen den pospoloaren karraska, eta bat-batean sutan dago, su urdinkara hotz batean bilduta. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.
Orduan isiotuz joan ziren beste ontzietako argiak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.
Lehorrera bidali zuen txaneltxo bat, popako kriseilua isioturik zeramala. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.
40 watteko bonbilla kanpotik isiotu eta itzaltzen zuten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 154. orr.
Ez piztu telebistarik, ez isiotu irratirik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 55. orr.
Gero, telebista isiotzen zuen eta lokarturik geratzen zen besaulkian. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 67. orr.
Caponek zigarreta bat isiotu zuen. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 92. orr.
Hautsontzia hartu eta ohean etzanda isiotu zuen zigarro egin berria. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 158. orr.
Gintonika, erabaki du beste winston bat isiotzean, horixe eskatuko diat hurrena. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 65. orr.
Gaur, aldiz, Ogeta pilotalekua beteko du isiotu berriko habanotzarren keak. Berria - Kirola 2004-08-05
Bigarrenez isiotu zuen ezpainetan eskegirik zeukan txirria. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 122. orr.
Hor inguruan isiotu dute egunotan, bestalde, Zabalgarbi errauskailua. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Puruari erdian bokila ezarri eta alde bietatik ixiotuta erretzen zuen... Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 38. orr.
Zertatik liteke sentimena bat-batean lohadarretan isio, garra hausberotik bezala? Gizon hau, beraz, gaztetako sugarrez bekatutan izioturik zegoen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.
Sentimen ia iraungiak isiotu egiten dituztela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 151. orr.
Ikatz goria balitz bezala, den-dena jainko-maitasunaren sugarretan isiotua zirudien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 794. orr.
Maila horretatik behera, miseriak ez du kontzientziarik isiotzen, amatatu baizik. Pako Aristi «Note book», 2005 - 125. orr.
Ez zituen ankerraren gudu argitsuak isiotuko. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.
Zeruko distiraz argitua eta naturaz gaindiko sugarretan isiotua, suzko gurdi dirdaitsuaren gainean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 759. orr.
Materiaren bihotza hutsune bat omen da, non energiaz betetako izpiak etengabe mugitzen diren batera eta bestera, ulertzen ez dugun mugagabetasun sentipen batek isiotuta. Pako Aristi «Note book», 2005 - 112. orr.
Badaki ez duela ezer sinetsiko, baina hala ere zalantza baten ezinegona isiotu nahi du neskarengan, dantzan joan dakion sabeletik eztarrira, eztarritik garunera. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 120. orr.
Haren ondoan, argimutil bateko kandela isiotuek aurpegia berotzen zioten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.
Zigarro isiotu bat eskaini eta esku odoldua toallan bildu zuen, odoljarioa gelditu nahian. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 62. orr.
bat isiotu (23); bat isiotu du (6); bat isiotu zuen (6); isiotu du (9); isiotu eta (7); isiotu zuen (11); sugarretan isiotua (3); zigarro bat isiotu (17); zigarroa isiotu (3)