Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jipoiak bakarrik entzun ditugu, eta makilakada batetik besterako isiluneak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.
Minutu bateko isilunearen ondoren, Nellie McNiel altxatu egin zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 449. orr.
Joan naiteke orain? -galdegin zion Xanek, hiruzpalau minutuko isilunearen ondotik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.
Um Hamidak isilune bat egin zuen, bere garaipena hobeki dastatzearren. Ni txunditzeko helburu garbia zuen isilune bat egin eta gero. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 159. orr.
Erabateko isilunea egin zen gelan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 220. orr.
Isilune bat izan zen, eta laurek elkarri begiratu zioten so uherrez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.
Isilune bat izan genuen hori esan eta gero. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 45. orr.
E letraren saio egokiaren ondoren, isilune bat egon zen, gogoetarako erabili genuena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.
Minutu bateko isilunea dator gero, HIESAk jota hil diren guztien omenez. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.
Isilune bat etorri zen informazio bitxi horren ondoren. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 179. orr.
Isilune bat gertatu da. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 186. orr.
Isilune bat sortu da, agian oso lehiatsu mintzatu naizelako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.
Aita izan zen azkenean isilunea urratu zuena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.
Ordu arteko isilunea hautsiz, Marsauani printzesari buruz galdezka hasi zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 137. orr.
Oraingoan berak eten zuen isilunea: [...]. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 46. orr.
Isilunea zabaltzen da, Llumek urduri aldatzen dituen telebista kanal desberdinetako ahotsek baino hausten ez dutena. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 115. orr.
Isilunea betetzeko, ez nuela zehazki Joe Costellorekin bazkaldu argitu nion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 263. orr.
Edonor asaldarazi eta kikilarazten dute halako isiluneek. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.
Potzolo bat-bateko isiluneaz baliatu zen nire aldera lehenbizikoz begiratzeko. nire liburu hau isilunez beterik dago, narrazio etenez josia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.
Astiro irakurri ere, isiluneak neurtuz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.
Hitzak eta isiluneak tartekaturik. geure isiluneen jabe gara, eta geure hitzen esklabo. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.
Isilune batetik lehen inplosiora (>) igarotzen garen gunean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 87. orr.
Ekitatea lege naturalerako itzulera da, lege positiboen isilune, kontraesan edo gorabeheretan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.
Izan daiteke epailearen txistu-hotsa isilune-minutu baten aurretik harmailetako zarata isilarazten duena. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.
Isilune luzea heldu da ondoren. Isilune luze baten ondoren. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 185. orr.
Helduek, isilune luzeen artean, gero eta luzeagoak ziren isiluneen artean, geroaz hitz egin zuten, ahots apalez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 225. orr.
Eta ondoren, bat-batean, isilune pisu bat; piztuak dituzun zentzumen erne eta zorrotzen galderei erantzuten ez dien isilune luze bat. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.
Isilune labur haren ondotik hitz egiten jarraitu zuenean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 34. orr.
Isilune amaiezin bat etorri zen gero. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 442. orr.
Espero ez nuen isilune astuna. Txillardegi «Putzu», 1999 - 63. orr.
Adak berak urratu zuen isilune deserosoa: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.
Izan ere, ez ziren isilune abegitsu eta lagunartekoak, jendea elkartuta dagoenean tarteka gertatu ohi diren horietakoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.
arteko isilune (3); bertze isilune (4); beste isilune (16); beste isilune bat (12); eta isilune (23); eta isilune baten (4); eta isilune luze (4); gero isilune (3); isilune adierazgarri (3); isilune bat (70); isilune bat egin (21); isilune bat egon (3); isilune bat izan (14); isilune bat sortu (5); isilune batean (4); isilune baten (53); isilune baten ondoren (23); isilune baten ondotik (25); isilune baten ostean (3); isilune bitxi (3); isilune bitxi bat (3); isilune deserosoa (4); isilune eta (4); isilune hura (3); isilune labur (19); isilune labur bat (3); isilune labur baten (14); isilune laburra (3); isilune luze (40); isilune luze bat (14); isilune luze baten (18); isilune luzea (16); isilune luzearen (3); zen isilune (3); zuen isilune (5)
arteko isilunea (3); bateko isilunea (28); bateko isilunea egin (10); bateko isilunea gorde (4); bateko isilunea gordeko (3); bost minutuko isilunea (5); erabateko isilunea (3); ere isilunea (3); eta isilunea (4); eten zuen isilunea (3); isilunea egin (31); isilunea egin zen (11); isilunea egin zuen (7); isilunea egin zuten (11); isilunea egon (3); isilunea egon zen (3); isilunea eta (3); isilunea ez (3); isilunea gertatu (3); isilunea gorde (8); isilunea gorde zen (3); isilunea gorde zuten (5); isilunea gordeko (3); isilunea izan (4); isilunea izan zen (3); minutu bateko isilunea (25); minutuko isilunea (13); minutuko isilunea egin (6); minutuko isilunea gorde (4); ondoko isilunea (3); zen isilunea (4); zuen isilunea (9)
bateko isilunearen (3); eta isiluneak (4); isiluneak eginez (3); isiluneak eta (4); isiluneak sortzen (3); isilunearen ondoren (7); isilunearen ondotik (4); isilunearen ostean (3); isiluneaz baliatu (3); minutu bateko isilunearen (3)