Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iruzkingile (orobat iruzkin egile) iz testuen iruzkinak egiten dituena. ik iruzkinlari.

San Juan Teutonikoa deitu iruzkingile handiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 166. orr.

Ondoren, Greziako matematikaren "iruzkingile handiak": Proklo, Euklidesen iruzkina egin zuena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Erranez gorputzera etorri aitzin arima bizi dela, nahiz hori heresia dela erran zuen Joani iruzkin egileak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.

Doktoreek eta beste iruzkingile batzuek "pausaldi' adieran hartzen dute, eta hortik aditz iragankor arazle bat eginez, honetara ulertzen: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 169. orr.

Iruzkingile askok Unamuno-ren ausardia ere nabarmendu ohi du haren Bilboko interbentzioan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 125. orr.

Petzero berria sortu da, kritika gehienak alde egiten dituen iruzkingilea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus