Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta Venusek maitaleen gorputzak oihanetan biltzen zituen; elkarrenganako irritsa nagusitzen baitzen, edo gizonezkoaren indarra eta grina bortitza. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.
Grina txarrak hilduratzen eta haragizko irritsak menpean hartzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.
Bera inondik ere ez zen irritsek eta desirek menderatua zuten emakume mendeko bat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.
Neskatxa irritsen amildegian jausi zen eta bizioak harrapaturik dabil. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 348. orr.
Uste du negar hotsa datorrela Garner andrearen leihotik, baina zernahi izan liteke, nornahi, baita kateme bat ere bere irritsa adierazten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 308. orr.
Irritsak senarrarengana bultzatuko zaitu, eta hura izango duzu nagusi. Elizen arteko biblia Has 3,16
Halakoxe irritsez katigatuak dagoz Venusen lakioetan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.
Ez dakizu soilik irritsak duela amodioaren lotura urratzeko eskubidea? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.
Nerabezaroko lehenbiziko urteetatik aurrera, bere sexualitatearen historia izan zen alde batera eta bestera jo ohi zuten grinen eta irritsen katalogo orotariko bat, bereizkuntzarik gabea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.
Gogoan bazenitu oraino sentimendu arras amoltsu, gure bihotzen elkargarri haiek; arimaren irrits hura, betiere berpiztua eta betiere biziago sentitua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 448. orr.
Mundu guztiak zekien Parisek sekulako irritsa sortzen ziela naziei. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 297. orr.
Aurkikuntza hori arakatzeko irritsez. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.
Promiskuitatean bizi izan zen, irritsezko zurrunbilo baten erdian. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.
Hondar zuriko ur berdeak eta haragiaren irrits gozoa ziren bere nahien muga. Irrits lotsagarri hura ez izatera, munduko gizonik onena irudituko zitzaion. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.
Mina, jelosia eta irrits sutsua. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 174. orr.
Nire irrits ezegoki hauek sendatzeko? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.
Irrits eutsiezina? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.
Irrits sadikoak zapalduz, gure beste griña txarrak bezela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 74. orr.
Lizunkeria, zikinkeria, irrits eta grina txarrak eta idolatria den diru-gosea. Elizen arteko biblia Kol 3,5
Mundua haiek liluratu nahian zebilen eta haragia bere irrits gaiztoz lanean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.
Irrits ezezagun batek goitik behera zeharkatu nauelarik, sexuan pausatu zait. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 33. orr.
Hala ere, irrits zimiko bat sentitzen du harenganako. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 37. orr.
· Amodio lizuna, hau da, eder itxuraren ernaltze irrits sortzailea [...] Herra bilakatzen da errazki, non ez den, okerrago oraino, eldarnio mota bat bihurtzen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 519. orr.
Ez dio neskari sexu-irrits huts hori antzematen, baina oraindik gazteegia delako da hori, ez beste ezergatik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 41. orr.
Zaldia eta gizona, alabaina, ugaltzeko irritsak bultzatzen ditu biak, baina bata zaldi irritsak, eta bestea giza irritsak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 343. orr.
"Haragiaren borondatea" esatean adierazten du, haragi-irritserako isuria, gizakiaren borondatearen aurka dagoena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.
Haragi irritsaren katixima suerte bat ontzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.
Errebantxa-irritsez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.
bere irrits (3); irritsak senarrarengana bultzatuko (3); nire irritsa (4)