Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dagoeneko lortu dut zerupean irrikatu nuena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.
Dena dela, irrika itzazue dohainik onenak. Elizen arteko biblia 1 Ko 12,31
Ez dut inoren zilar-urrerik edota jantzirik irrikatu izan. Elizen arteko biblia Eg 20,33
Joana zuen Hadassenganako desira, eta bazekien Yentl irrikatuko zuela, baina ez zen ausartzen hari hura esaten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.
Kondena bera irrikatu behar ote dugu, bada, irrikatzen hasita? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.
Eta ez ditzatela axola biziz sendagaiak eskatu, ez eta neurriz kanpo irrikatu aurki hiltzekoa den eta arimaren etsai den lurtar gizakiaren osasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 389. orr.
Jakin-minak irrikaturik, mailu bat hartu, eta txiki-txiki egin zuen erregeak sarraila-zuloko diamantea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.
Bizitza gelditu egin zaio; lausoki, erretiro lasai bat hasi da irrikatzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.
Eta inor zenbat eta gutiago maite, orduan eta maitakorrago azaltzen dira, eta gero eta jende gehiagok adora ditzan irrikitzen dute. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.
Irrikatzen nago bihar Unitàk zer dioen irakurtzeko! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 331. orr.
Irrikatzen egoten gara larunbata noiz iritsiko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.
Lortzeko irrikatzen dauden hori luzaroan ukatu ezin zaien pertsonak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.
Eskumenean zuen irrikatzen zuen guztia. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 139. orr.
Hain biziki irrikatzen duena bilatzeko. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 43. orr.
Argindarra: huraxe irrikatzen nik gehiena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 44. orr.
Etorri niregana irrikatzen nauzuenok. Elizen arteko biblia Si 24,19
Bere baitan egin zuen ea iritsiko ote zuen zoriontasun irrikatua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.
Aireak jasoa zuen haren hats irrikatuaren lurrina. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.
Traidorearen eta heroiaren bular barnera bala irrikatu bat oldartu zen arte. Zeure bihotzeko desira osoz zerbitzatzen duzun hark ontzat eman dezala, zuri sari irrikatuok ematea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.
Alabaina, barealdi irrikatu hura lortu beharrean, bizimolde berriak areagotu egin zion familiarekiko eta karrikarekiko sentitzen zuen hastioa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.
biziki irrikatzen (7); biziki irrikatzen zuen (4); egiteko irrikatzen (3); eta irrikatzen (6); etorri niregana irrikatzen (3); irrikatu behar (5); irrikatu hura (3); irrikatu zuen (4); irrikatu zuten (4); irrikatzen du (6); irrikatzen dudana (3); irrikatzen duen (5); irrikatzen duten (3); irrikatzen eta (8); irrikatzen nago (8); irrikatzen nauzuenok (3); irrikatzen nuen (3); irrikatzen zuen (22); niregana irrikatzen (3); niregana irrikatzen nauzuenok (3); santuak irrikatzen (3); santuak irrikatzen zuen (3)