Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Marinelaren begi irrikatsuak sumatu zituen bere lepoan, iztarretan eta orkatiletan iltzaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.
Begirada irrikatsua. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.
Zakil egarriz zegoen potxon irrikatsu bati ene esnea eskaini nion. Aitor Arana «Onan», 2000 - 73. orr.
"Zer dago?", haur gosetu baten galdera irrikatsua. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 116. orr.
Harresi hauen aurka hautsiko dira zuen hezurrak, hemen moztuko ditugu zuen esku irrikitsuak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 246. orr.
Perla baliotsu baten jabe pribilegiatuekiko inbidia irrikatsua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.
Gizonaren ahoa itsumustuan ari zen masaila batean, sudurraren azpian, emakumearen ahoaren xerka, irrikatsu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 375. orr.
Eta, mesedez, gogoan izan beti laguntzeko benetan irrikatsu naukazuela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 382. orr.
Donatienek irrikatsu maite zituen bi gauza hauek: uzki-koitoa eta talde-sexua. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.
Egunero miatzen zuen egunkaria, irrikatsu, euren balentriak irakurtzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 497. orr.
Heriotzaren zain daude, eta ez zaie etortzen, altxorrak baino irrikatsuago bilatu arren. Elizen arteko biblia Jb 3,21