Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irribera (13 agerraldi 12 liburutan) 1 izond alaitasuna adierazten duena. ik irrikor.

Kimono handiegi batean sartutako portzelanazko emakume ñimiño eta irribera batek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

"Zuretzat, Agurtzane", esan zidan aurpegi irriberaz.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 98. orr.

Kristalaren lurrun atzean bisaia irribera dakarren aurpegi bat dakusat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Aitormenezko hitzerdi irribera bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 365. orr.

Zenbat eta moralina estuagoan hezi, orduan eta irriberago eta negarberago jendea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.

Nahasmendua sortzen zion aire irribera aurpegian so zitzaion osabari behakoa eman zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 162. orr.

2 (adizlagun gisa)

Klara adi-adi zegoela Hausterri begira, adi-adi eta irribera. -Oker ez banaiz, jaun gazte horrek zerbait gehiago jakin nahiko du bere familiaz -komentatu zuen Marik, irribera-.     «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus