Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irispide (48 agerraldi 18 liburu eta 11 artikulutan) iz 1 zerbaiten eragina heltzen den bitartea. ik irismen; helmen.

Ezin gaitezke ziur egon gure irispidera ekarri dugunik giza historia osoa, maila primitibotik gorakoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Agureak urrats bat atzera egin zuen harrera-mahaiaren gibelean, badaezpada ere agente amorratuaren irispidetik kanpo jarriz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 87. orr.

Grezieraren irispidetik kanpo zeuden mendekoei eta aliatuei [...] latinaren erakargarritasuna areagotzeko gai izateko egoera bikainean zeuden erromatarrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Gauza ederra litzateke giltzurrun naturalaren tamaina bertsuko baliokide artifiziala izatea, baina gaur egungo tekniken irispidetik oso urrun geratzen da posibilitate hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

Ignazia bere irispidetik atereaz eta bere arreba konkistatuz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

2 (izenondoekin)

Sir John Herschelen irispide luzeko teleskopioaren bidez ikusitakoaren arabera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.

Tximinoetan, besondoa baino bi aldiz luzeagoa da besaurrea, eta irispide luzeagoa eta eskua oso bizkor mugitzeko ahalmena ematen die horrek tximinoei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

3 jaurtikitzen den zerbait iristen den punturainoko bitartea. ik irismen 3.

Balista eta katapulta-bateriak organo baten hodiak bezalaxe doituak zituen Arkimedesek, bakoitza irispide desberdin batera iristeko eran kokatuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.

Arkimedesen makinek hain ahalmen handia eta hain irispide luzea dute, non ez baitira kokaleku honetara hurbiltzeko gauza izango, eta gure gain-gainetik igaroko dira jaurtigaiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.

4 iristeko bidea.

Uharterako irispidea debekatuta zegoela ikerketak iraun bitartean.     «Kuskue tanden», 2004 - 227. orr.

Irispide zailekoa ez ezik, ihesbiderik gabea zen babes bila hara joaten zenarentzat.     «Kuskue tanden», 2004 - 8. orr.

Lehenik eta behin, etxekoen ardura hartu behar du, hauenganako irispide errazagoa eta aholku egokiagoa ematen baitio naturaren antolamenduak eta gizartearenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 375. orr.

Erretinaren estimulazioak, [...] ikusmenezko mundu horren berezko ezaugarririk sakonenetarako irispidea ematen duelako ideia du oinarrian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

5 irispidean ik irismen 4.

Bistakoa zen sukaldariak unean uneko etorriaren arabera jokatzen zuela; irispidean zer eduki, horrixe heltzen zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.

Biologia molekularraren teknikek irispidean jartzen digute ondoretasunaren euskarri materiala. baina nik segitzen nuen alemanen parabellum, errebolber eta metraileten irispidean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.

Ezin zen zuhaitzaren sustraietara inola ere hurbildu, haren kolpeen irispidean jarri gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 272. orr.

Turin inguruko mendiak, egun argietan ikusmenean, eta bizikletaz irispidean, gureak ziren, ordezkaezinak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

· Natura ezagutzea gizakiaren buru-irispidean dago, eta ezagutze hau boterea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irispidetik kanpo (5)}

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus