Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mina nuela esan nionez, pilula bat irentsiarazi zidan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 58. orr.
Herriko mutiko bat, eskarlatina izan ostean bizkortzen ari zela, gonbitoka hil zen itota irentsarazi zizkioten oilasko eta indioilar pusketengatik. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.
Hemendik bi ordura, ur gazia irentsarazi behar zaie. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.
Lehen-lehenik zikiratuko haut; gero zakila irentsaraziko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 200. orr.
Blair jaunak ere lanak izanen ditu bere angles oposizionekoeri pikor horren iretsarazten, Esadazu nor den, eta gaur bertan irentsaraziko diot gezur hori. Herria 2005-12-22
Sermoilariak irenstarazi zizkidan hitzak eta gezurrak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.
Eskola ertainean irentsarazten zizkiguten poesia guztiak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.
Irakaslearen prestigioa babestearren haurrari okerra irentsarazi? Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 151. orr.
Nire emazteari gisa bereko lukainka irentsaraztea ameskeria zen: elkarrekin egindako urteak eginda, neketan sinetsiko zidan horrelako zaflako bat hartzeko moduko etxeko-lanetan ari izana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.
Gezur handiak esaten dituzte liburuen kontrazalek batzuetan, irakurleari amua irentsarazteko. Berria - Kultura 2006-04-11