Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irendu, iren, irentzen 1 du ad zikiratu.

-Zuk ikusi zenuen nola irendu zuten Muxi?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 185. orr.

Badira bere burua irendu dutenak zeruko erreinurako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zikiro-jana egin zuten: gauza jakina da irendutako haragiak aparteko zaporea izaten duela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.

Joan egingo haiz, edo, bestela, aitonari kontatuko zioat nirekin lotsagabetu haizela eta hi irentzeko aginduko dik, hire osaba Roque zena irentzeko agindu zuen bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 27. orr.

Tissotek hainbat metodo "terapeutiko" planteatzen du, eta "gaixotasunak" jarraitzen badu, beharrezkoa ikusten du irentzea edo klitoria moztea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 34. orr.

· Hobe zuek nahasten ari diren horiek erabat irenduko balira!  Elizen arteko biblia   Ga 5,12

2 irud

Elur bola erraldoia bilakatzen du denborak memoria, baina, egiatan, xehetasun eta bitxikerien artean entresaka egiteko ahalmena irendu ondoren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.

Gizon batekin ari bazara, kondoiak sustraitik irentzen du plazerra, esperma ez botatzea krudela baino krudelagoa da emakumearentzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 176. orr.

3 (era burutua izenondo gisa). ik iren.

Gusek bere zaldi irenduaren ipurdi higatuaren kontra bridez jota, esnetegira bidean zen berriro ere, bueltan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Zizare irendua! -egin zidan oihu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Barrabilak zanpaturik dituenak nahiz irenduak ez du esku hartuko Jaunaren batzarrean.  Elizen arteko biblia   Dt 23,2

Irenduak ere ez dezala esan: "Zuhaitz ihartua besterik ez naiz".  Elizen arteko biblia   Is 56,3

Neskatxa bortxatu nahi duen irendua bezalakoa da justizia indarrez ezarri nahi duena.  Elizen arteko biblia   Si 20,4

· irud Hitz hezi irendu horixe da teologoek eta teleologoek maite dutena, hotsik gabeko hitza, esanahiaren sasiak jana, aho-mihiz ebaki baino lehen noraino iritsiko den ikusia dagoena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus