Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauza ezaguna da, irakurzaleon artean, nolako garrantzia izaten duen liburu baten hasierak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 63. orr.
Opari erredundanteak izan ohi dira hauek: erretzaile bati hautsontzia, bizikleta zale bati bizikleta, irakurtzale amorratu bati liburua. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 148. orr.
Liburutegi atsegina da hau, oso bisitatua, irakurzaleek estimatua. Berria - Kultura 2004-04-23
Ez dago liburu on bat utzaraziko duen berri onik irakurzalearentzat. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.
Kalesako neska irakurzalearen agerraldi hura. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.
Baltzari bidali nion testua, lagun irakurzale moduan bere iritzia eskatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 112. orr.
Cienfuegosek edo Azkaratek edo ezpainean behera sakaila duen Eibarko armagile batek edo tabernari irakurtzale batek zure berba esplikatuko zuten urteetan, tipografo klandestinoak balira legez: [...]. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 170. orr.
Nire aitak esandako hitzez oroitu ninduan, zeren, nahiz eta oso irakurzalea izan ez, ikasiak baitzitian egia batzuk, bere bakardadean eta bizi eskarmentuan oinarrituak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 188. orr.
Mutil azkarra zen, irakurzalea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 24. orr.