Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irakurtezin (orobat irakurrezin) 1 izond ezin irakurrizkoa.

"Eskuizkribuan" hitz asko irakurgaitzak edo irakurtezinak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 361. orr.

Clarel, Melvilleren olerki epiko itzel eta irakurtezina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

1925ean hildako gizon baten izena zegoen idatzia harrian, iragandako urte luzeek ia-ia irakurtezin bihurtzeraino higatua.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Barruan, paper busti ia deseginean mezu irakurtezin bat egongo da, tinta urtua dataren arrastoetan bakarrik nabari dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.

Nor arraiok idatzi zuen liburu malapartatu eta irakurrezin hori?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

Ohartxo bat jaso zuen, Marioren idazkera ñimiño ezagun eta ia irakurrezinarekin egina.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 134. orr.

Lerroak arrotz iruditu zitzaizkidan, irakurtezin, eta paragrafo bakoitzean sei bider, zazpi bider, mila bider geratu behar izan nintzen, motel, ezereza ulertzeko.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 42. orr.

2 irud

Polizia bat bota beltzekin oinez, tente, bakarrik, bere uhaleria ilunetik bere arma astuna zintzilik, sonbreiruaren biserak begiak gerizpean uzten dizkiola, bere aurpegia irakurtezina eginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 425. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus