Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irakaskide iz ikastetxe bereko irakaslea. ik irakaslekide.
Irakaskide gehienak kontrako iritzikoak ziren. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 103. orr.
Hori zela eta, irakaskide batzuk irakasle izan nituen bolada batez. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 126. orr.
Halako klabe ezezagun batean hasi dela hizketan orain, "ikastolako hizkeran", eta hola mintzatzen dela irakaskideekin. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 79. orr.
Leioan irakaskide dudan MLk ere merezi du esker oneko aipamena. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 114. orr.