Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Puxika bat baino ez nintzen ja, giza izaeraren karikatura iraingarri bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.
Beste askok ere barre egiten zioten eta hitz iraingarriak esaten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 467. orr.
Emaztearen aurrean hitz gogor eta iraingarri batzuk esateko zorian egon zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 461. orr.
Hala adierazi zuen, askoz ere hizkera iraingarriagoarekin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 151. orr.
-Koldarra haiz gero -errepikatu zuen gazteak, ahots iraingarriagoarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.
Egin dezatela barre, asma ditzatela txantxa iraingarriak: aspertuko dira. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.
Grialaren bila ari dira naziak? -galdetu nion, ironia kutsu ia iraingarri batez. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 108. orr.
Montanerrek halako segurtasun iraingarri samar batez hitz egiten zuen gauza guztiez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.
Mugitzean, haren aldakak eta bular harroa modu iraingarri samarrean nabarmentzen ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.
Bidenabar, gauza iraingarri samarrak esan zituzten gizon argalei buruz: besteak beste, ez zirela gizakiak, zotzaren antzeko zerbait baizik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 235. orr.
Ama, ordea, hitz iraingarri haiek ezin jasanik, kolpetik zutitu zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 354. orr.
EAri iraingarriak iruditu zaizkio Aznarren agur hitzak. Berria - Euskal Herria 2004-01-21
Probokazio iraingarria eta onartezina da. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.
Kaleratze iraingarri baten laidotik libratu baitzen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.
Gero, zerri-gorotza bota dute egur-pilaren gainera, emakumearen heriotza iraingarriagoa gerta zedin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.
Esklabo berria otzana izaten da boteretsuekin, zuria goian dauzkanekin, koldarra indartsuagoekin; irentsiko du umiliaziorik iraingarriena ere ordaindu beharreko tasa baten moduan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 103. orr.
-Eskutitz hori iraingarria da -esan zuen bisitariak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 195. orr.
Nondik nora da iraingarria hi hitza? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 402. orr.
Ez al da, orduan, iraingarria besteen harrokeriaren jostailu bihurtu beharra? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 198. orr.
Urkatu behar zuten gizonaren alaitasun zentzugabe hori iraingarria zen espetxearentzat eta exekuzioarentzat berarentzat. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.
Barregarria duk hire harropuzkeria, hire jokabidea iraingarria, eta hi hemen, nire lorategian egotea guztiz zentzugabea. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 98. orr.
Iraingarria eta mingarria da Erramun Osak egin duen egoeraren azterketa aseptikoa. Berria - Euskal Herria 2006-03-15
Faxisten laguna izatea baino iraingarriago zaio idazleak katuei jaten okela ematen diela ikustea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 194. orr.
Haren irribarrea iraingarri zitzaidan, laneko gauzetan, birritan aipatu dudan bezala, arduratasun pertsonifikatua bainaiz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.
Errukia bertute bat dela, errukitzaileak maiz ezkutatu eta mozorrotu beharrekoa, errukituari apalgarri eta iraingarri gerta ez dakion. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 236. orr.
Sendatu ninduten eta mundura bota ere bai, zakur herrena botatzen den bezala, denen iraingarri, denen ostikoen jomuga. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.
Egun ere txiroak dira inguru haiek, uralitazko teilatuen gaineko telebista antenek iraingarri egiten duten txirotasun modernoan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.
adierazpen iraingarriak (3); biktimentzat iraingarria (4); da iraingarria (3); eta iraingarri (4); eta iraingarria (9); eta iraingarriak (4); hitz iraingarri (5); hitz iraingarriak (3); hori iraingarria (3); iraingarri bat (8); iraingarri batzuk (3); iraingarri eta (4); iraingarria da (19); iraingarria dela (4); iraingarria ere (3); iraingarria eta (3); iraingarria iritzi (3); iraingarria iruditzen (5); iraingarria izan (7); iraingarria izan zen (3); iraingarria jasan (3); iraingarria zen (9); iraingarriak dira (3); iraingarriak direla (4); nagusitasun iraingarria (3); tratu iraingarria (4); tratu iraingarria jasan (3)