Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekarridazue txakolina eta Bilbo ezezagunaren istorioa kontatuko dizuet... merke aterako zaizue, ipurtzuriok!!! Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 129. orr.
Baita politika linguistikako arduradun, euskara teknikari, kultur zinegotzi eta gisako teknokrata ipurtxuri franko ere, ergelkeriarik politenetan miloiak xahutzen eta tajuzko lan bakanei arnasa ere ukatzen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.
Ez nuen uste hainbeste txori motaren izenak nekizkienik, azaldu ahala izendatu ditut han behean kaiolatuon elkartasunetik alatu diren hegaztitxoak: karnabak, tarinak, zozoak, eperrak, hegaberak, kulixkak, istingorrak, tortoilak, pirripioak, urretxindorrak, txantxangorriak, ipurzuriak, birigarroak [...] Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.
Enara ipurtxuriak auskalo zenbat multzo eta saldo osatzen dituzten Arantzazun bertan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.
Enara arreak ziren, sendokote indartsuak, ez ipurtxuriak, baina hemen genituen, negu gogor hotz baten ostean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.