Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inude (orobat iñude g.er. eta unide g.er.) 1 iz beste emakume baten haurrari bularra ematen dion emakumea.

Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta lehoikume bat bezain indartsu hazi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 171. orr.

Neguriko etxeetan, garai batean, ez zen neskamerik falta, ezta inuderik, etxeko morroirik, lorezainik edo txofer kapeladunik ere.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Berak ez zuen inude edo haur-zaintzaile bati pagatzeko dirurik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

Makina bat haurtzain izan zuen, haurtzain idorrak eta inudeak, eta kantak erakutsi zizkioten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 156. orr.

Lau urterekin, erabat gortu zitzaion eskuineko belarria, inudeak behar bezala zaindu ez zuelako.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.

Umea inudearekin esertzen zen pikondoaren azpian eguerdian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Orduan, inudeak haurra hartu eta ihesari eman zion.  Elizen arteko biblia   2 Sm 4,4

Bere inudearen titiari hozka egiten dio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.

Egun haietan hil zen Debora, Rakelen inudea.  Elizen arteko biblia   Has 35,8

Ez, denak isilik zeudean, baita Nini ere: gogoan al duk inude zaharra?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.

Emazteki bikaina zen Felisa, jaun André, ene haz-ama eta inudea izan zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.

Inude: presta ezazu ohea, etzan nadin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 178. orr.

Kukuak txantxangorria iñude; eguterak masail bat aiñube.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 216. orr.

2 irud

Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume, arrazoiaren inude eta titi-ume.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakume batek bere umeari eta beste norbaiten umeari ematen badie bularra, eta inude-sari txikia ematen badiote, zer egin dezake gehiago jasotzeko?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 253. orr.

Egia da, ordea, erditzeak zituen gastuak, inude saria eta elikadura izateko eskubidea baizik ez zekarrela horrek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 241. orr.

Goi mailako auzoetan inude lana egin ahal izango nuen itxaropena ere eman zidaten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 80. orr.

Umeak jostari topatzen genituen, ama gazteen eskutik edo inude janzkerako emakumeen besotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 334. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta inudeak (6); euriklea inudeari (3); galdetu zuen inudeak (3); inude baten (4); inude eta (3); zuen inudeak (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus