Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Otsaihenak intsusen, otsalizarren eta hurritzen behealdea itotzen zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Den-dena aprobetxatzen baita intsusatik: hostoak, loreak, freskotan bezala ihartuta, fruituak, azal-mintza barrukoa... zer ez? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Akazia zuria eta intxusa bereizten ez zekiten bi hiri-haize emango genuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 170. orr.
Lasai ari dira jolasean intxusa erne berrien pean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.
Judasek intsusatik zintzilik urkatu zuen bere burua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Deabrua etxean sartzea omen zen intsusa erretzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Intxusen kimue egosi, eta aren lurriñen jarri begiak eta sendatzen da begiko miñe. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.
Haurtxo bat intsusaz egindako sehaskan ipiniko balitz, haren galera izango litzateke, ubelduraz eta atximurrez belztuta utziko lukete sorginek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Lorategi hark, gainera, lili- eta intsusa-zuhaizti txiki bat zeukan baratzearekin bat egiten zuen lekuan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Satorrak lurra erabili eztezan, satorra dagoan tokian intxusa-adarrak sartzen dituzte. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.
Erredurak eta kimio-saiotan ahuldu eta erretako azala goxatzeko probatu duenak, badaki zer den intsus-ukendua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.
Aspaldidanik, eta kultura askotan, sorginekin lotua dator intsusa beltza: ukendu eta botiken sekretu sortarengatik, akaso? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Intsusa beltzaren urteko adar lerdena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Intsusa-loreak ere asko balio du: aundituta aide-miñe daukenean intxusa-lorak egosi eta aan lurriñe artu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.
Eta, zaurian emateko, botika miragarri bat, kobre-sulfatoa, ‰1ean, intsusa loretan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.
Erreka inguruan, uraren soinuak eta intsusa lorearen gozoak eternalak dirudite. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 101. orr.
eta intsusa (4); intsusa beltza (3)