Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inseguru (orobat insegur eta intseguru) izond ez-segurua.
Pauta bat jarraitzen ez dutenekin inseguruago sentitzen nauk, ez dakik zer baloratzen duten! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 270. orr.
Lurzorua burdinaz apurtzen hasi ziren eta gerra insegurreko burrukak berdindu egin ziren. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.
Eguraldiaren eguneroko eta ordu oroko gurpilean, aroaren hegada pinpilinpauxa xotil intseguru baten antzekoan. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 189. orr.