Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertze zerbait bilatzen bide zuten... armak, Erresistentziaren inprimakiak... Boletín Meteorológico deitu inprimakia ateratzen zuen, estimu eta arrakasta betean hartzen zena. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 46. orr.
Alemaniako iheslari-talde baten buletin bat zela; baroiak uste ez zuen bezalako mesedea egin ziola, ordutik aurrera aiseago banatuko zituela-eta astero ateratzen zituzten inprimakiak; banatu zituela orri gehienak eta gutxi batzuk baizik ez zitzaizkiola geratzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 320. orr.
Eta nire inprimakinak gero eta itxura hobean lortzen nituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 343. orr.
Iruñeko Udalak bi hizkuntzetan jarri behar dituela idazpuruak, inprimakiak eta bestelako agiriak, Bada eskabideak egiteko inprimaki bat Zein erratz? liburuaren atzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 200. orr.
Donazioak egin nahi dituztenek Herriko Etxean edo zerga bulegoetan eskatu beharko dute inprimakia. Berria - Ekonomia 2004-06-01
3 ereduko C7 inprimakia bete. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.
Atzerriko enpresaburuak internet bidez ere bete ahal izango ditu inprimaki eta paper guztiak. Berria - Harian 2006-02-14
Komisariara joan nintzen nortasun agiriaren inprimakiak betetzera. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 15. orr.
Lau atal sinple dituen inprimaki bat betetzea baino ez da behar. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.
Inspektoreak inprimaki batzuk eskuratzen dizkie bertan sinatzeko. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 165. orr.
Inprimaki bat jaso zuen, hau idatzita zekarrena: "Adierazi ohore-dominak eta meritu bereziak". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 178. orr.
Mutualitateko inprimakiak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.
Inprimaki bakarra nahikoa izanen da bederatzi etxe promozioetan parte hartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-01-06
Pasaporte inprimakiak ziren, behar bezala zigilatuak eta sinatuak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 177. orr.
Posta eta oroigarriak, banku-agiri, telefono eta argi fakturak, aseguru-prima edo zerga-inprimakien aldakien ondo-ondoan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.