Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inozo 1 izond adimen urrikoa; ergela. (pertsonez)

Madarikatua modako iritziak goraipatu baino egiten ez duen idazle inozo eta arrunta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Jedediah Buxton izeneko langile inozo batek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Frontera zihoazen soldadu gazte, inozo eta eskarmenturik gabekoen moralari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 189. orr.

Feminista amerikar inozo horiek bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

Stalinek amesgaizto bihurtu zuen Marx inozoaren utopia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 175. orr.

Abertzaleen, idealisten eta inozo guztien gorpuen kiratsa helduko ez zen bazter ederren batera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.

Artean gazte eta inozo izan arren, den-dena genekiela uste genuelako.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 38. orr.

Barbamiclín inozoa zen; Acqui-n begirune eta babesa ematen zioten, inozoak Jainkoaren haurrak baitira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.

Haren senarra inozoegia da, adarrez ez hornitzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.

-Ez inozoa izan -esan zidan-.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

"Hori jende inozoa! hori buru gutxi!", hots egin zuen halako batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Inozo behar du pertsonak, eguzkia jainkotzat hartu eta gurtzeko.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 145. orr.

-Atera hortik, Stan, inozoa halakoa...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 296. orr.

Biek ere inozotzat hartuko nindutela pentsatu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 111. orr.

Askok, haiek ikusi eta haiei entzun ondoren, engainatzaile edo inozotzat zeuzkaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 472. orr.

2 (beste izenondo batekin)

Mutila inozo handia zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

"Kontxo!" esaten duten guztiak inozo hutsak dira, nire irudiko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.

Inozo hutsa izan behar da gure espeziea munduarentzat behar-beharrezkoa dela sinesteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Inozo muturluzeak ziren haiek ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 281. orr.

Berriki, «abertzaleen inozo erabilgarria» izatea leporatu zion Madrazori.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Bizitzaz deus ez zekien ergel bat bezala geratu zela sentitzen zuen, inozo ezjakin bat bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 61. orr.

· Horrelako kaiku inozo bat inoiz irakasle izatera iritsi delako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 234. orr.

3 (gainerakoez) inozotasuna adierazten duena.

Uriel da Rua-ren begi inozo ongira eginek ez zuten sekula santan halako bortizkeriarik ikusi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

Maitaldi ondorengo irribarre xume, inozo, tolesgabea iruditu zitzaion da Ruari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Irri inozo bat egin zuen zerbitzuburuak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 256. orr.

Sineskeria inozo horietako bat zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.

Galdera inozoa zen, baina zein galdera ez zen inozoa egoera hartan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 124. orr.

Hori baino borroka inozoagorik ez da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 113. orr.

Traizio inozoez betetako moda-modako telesaila.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 242. orr.

Txantxa inozo eta gustu txarrekoei.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 28. orr.

Segur aski hura guztia haur joko inozo bat baizik ez zela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 78. orr.

Gainera gol inozo xamar bat sartu digute.  Berria - Kirola   2004-03-07

Bi huts inozo egin zituen.  Berria - Kirola   2006-04-27

Zentzurik gabeko bizitza inozo batera zeraman zaldi mengelaren zelatik erori eta argia ikusi zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 245. orr.

Haurtzaro inozo eta tolesgabea, auzoko haurrekin jolasean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Sublimetasun inozoaren kontrako borrokan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 20. orr.

Nik ezin dut ulertu merezi duen jendea ez astintzeko dagoen joera txepel inozo hori.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.

Wight uhartean oporretan egin ohi diren erokeriatxo inozoetan aritu ziren: dantza egin, parranda giroan ibili, gaueko festetara joan...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.

Bush ateratzen bazen irabazle, esan zuen, ahaztea geneukan "kontserbadore errukitsuen" gaineko kalaka inozo hori guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.

Errekastoko ur leiar, inozo, jostalaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

4 (adizlagun gisa)

Baina beldur ziren, ezgai eta inozo sentitzen baitziren haren aurrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

Baina zuk botoa eman zenion, eta ez zenuen inozo jokatu horregatik, kontua ez baitzen hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

Izan ere, Iruñeko taldeak inozo, oso inozo jardun zuen atzo.  Berria - Kirola   2004-04-04

-Hogeita bi? -bota dute denek batera, inozo.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 27. orr.

-Ohea? -morroiak, inozo.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.

Inozo bezain zintzo uste zuen, uste sendo-sendoz, hondamendiaren errudunak bi bakarrik zirela, erregea eta Galeazzo Ciano.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

5 (-en azizkiaren eskuinean, izen gisa)

Ez zituen guti harrituko parrokianoak galderaren inozoak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 278. orr.

Eta, nor zein den ezagutzen denean, nire inozoan eta bekatarian ere honetan nago ni, ez da amets-eraginik, hebaintze eta zoritxarra baizik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 78. orr.

6 (erkatetetan)

Antartikako pinguinoak bezain inozo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.

Reivitx ingeniaria, haur bat baino inozoagoa.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 22. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Inozo aurpegia jartzen nuela ikusita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 110. orr.

Inozo-itxura handiegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.

Litekeena zen, oso, testamentuaren kontua inozo plantak egiteko asmatu izana.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 163. orr.

Pentsatzen jarri beharrean, sarrailak ipintzen besterik ez dakien inozo aldra baten erdian bizi naiz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.

8 inozo-inozo adlag

Mezu faltsuaren misterioa inozo-inozo argitu nahian.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 158. orr.

Unibertsoko lehen izakiak izateaz hain harro gaudenez, inozo-inozo pentsatzen dugu izaki goren horrek jasandako kalte oro krimen izugarria dela ezinbestez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

-Ez -erantzun zion Harryk, inozo-inozo jakin-mina erakusten saiatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 231. orr.

Egun batez, inozo-inozo, ehun liberako billete bat diru xehez aldatzeko eskatu zion osabari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus