Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
inkubo iz gizon itxura hartuz emakume batekin sexu harremanak dituen deabrua. ik sukubo.
Satanek berak batzuetan inkubo-arena egiten duela eta, oro har beren senarrei emandako hitzari fidel egon nahi duten emazteei deserosotasun eta aztoramen handia sortzen dizkiela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 153. orr.
Anitz baitziren historiak eta anekdotak jakinarazten zutenak ezen inkuboek haurdun uzten zituztela neskatoak eta emaztekiak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.
Inkubo eta sukubo guztien zerrenda osoa nahi duenak -inkubo eta sukubo emeak barne- jo beza Protassusen Liber Demonorum-era (Paris, 1328). Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 152. orr.