Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baltzak eta biok, alegia: oinez, Harkaizpeko Urtegiaren inguraketa. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 220. orr.
Eta ezinbestean ezkontzaz pentsatzera behartua, atsegin hartzen zuen gizonaren inguraketekin, edota haren barrenari igarririk eta sentimenduak hitzez nola janzten zituen ikusirik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.
Talde osoa barnean hartzen zuen inguruketa bat eragin zion besoari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 253. orr.
Jaioterrian eman zioten, nonbait, nire helbidearen berri eta segituan hasi zuen -nik izendatu nuen moduan esanda- inguraketa operazioa. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 29. orr.
Azkenean honeraino iritsi dena konturatzen da oso urruti ibili dela Jainkoaren bila eta inguraketa asko eginez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Setiatuak zeudenetako batzuek, hala ere, lortu zuten inguraketari ihes egitea. Elizen arteko biblia 1 M 6,21
Helenoen aurka mendeku hartu beharraren zama ikusten zuten beren gain,Troiako inguraketa eta suntsipenagatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 273. orr.