Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingeles (edo britainiar) herriak, bere uharte-gotorlekuak ematen zion immunitate konparatiboaz baliatuz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 311. orr.
Ingeles langileek debekatua zuten atzerrian lan egitea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.
Eta berak, ateratzean, ingeles beilari batek ahantzi duen makila eman dit opari gisa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.
Ingles politikatzalek zioten urrats bat gehiago zela hor egina gerlari buruz. Herria 2003-02-06
Ingeles musikagile handienen lanak entzuteko aukera. Berria - Kultura 2004-03-18
Frantziako kostaldean ingeles paraxutistak jaitsi dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.
Ingeles kolonizatzaileek portu bat behar zuten Txinaren hegoaldearekin komertzio harremanetan aritzeko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 78. orr.
Montgomery ingeles jeneralak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.
Tony Blair ingles lehen minixtroak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.
Thomas Hobbes ingeles protestanteak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.
Richardson ingeles idazlearen "Pamela" (1741) nobelaren eraginez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.
Ingeles eta estatubatuar gudariak borroka bete-betean daude. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.
Ingeles poeta (1770-1850), ingeles erromantizismoaren aitzindaria. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 171. orr.
Ingalaterran ezin sar zitezkeen ingeles itsasontzietan garraiatzen ziren salgaiak baino. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Ingeles irratiak hamaiketako emanaldian, alemanez: gudaroste buru den Dwight Eisenhower jeneralaren hitzaldia. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.
Hiri gainetik igarotzen ziren ingeles hegazkinen kontra. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.
Erran zidan, gau hartan berean ingeles airekoek, ehunka, Berlin bonbardatu zutela 3 orenez salbaiki. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 24. orr.
Daily Mirror ingeles kaseta famatuaren burua bere kargutik kendu dute jestu gutiz. Herria 2004-05-20
Gogora etorri zitzaion bere ingeles nortasun-agiria. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 117. orr.
Sir Paul Rycaut-ek, Konstantinoplako ingeles enbaxadako idazkari argiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.
Ingeles lurrean kokaturiko etxe batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.
Ingeles hizkuntzaren urrezko eguerdi distiratsuan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 185. orr.
Gogoan hartu behar da garai hartan ingeles industria aski babestua zegoela. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.
Antzinako greziarrekiko bere maitasuna ere, dio Hannak, Ingeles Lorategian erne zitzaion. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 278. orr.
Oso eruditoa den elizgizon ingeles bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 184. orr.
Kolonizatzaile ingelesaren lehen helburua landan bizitzea zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.
Aristokrata ingelesaren emazte amerikarra. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 205. orr.
Andrew Boorde ingelesak The fyrst Boke of the Introduction of Knowledge liburua idatzi omen zuen 1542an. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.
Eta Harry Blount, kazetari ingelesak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.
Harantzago, bi marinel ingeles cockney-z ari ziren eztabaidan, mozkor-mozkor eginda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.
Hogeigarren mendeko eleberrigile ingeles batek, poeta saritua ere bazenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 306. orr.
Ba al duk azken urteotako talde ingelesen berri? Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 131. orr.
Jarb, ordurako, zakur ingelesa musukatzen ari zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 487. orr.
Ederki aski ezagutzen zuen irribarre ingeles gezurrezko hura. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.
Labana ingeles eta su-izkilu errusiarrak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.
Izterren gainean jarri ohi zuen tapaki ingelesak irrist egin zion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.
Etzanda, bere alkandora ingelesaren paparra zabalik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.
Zetazko gorbata dizdizka; zapata marroi ingelesak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 157. orr.
Oihal ingelesa?, edo, aukeran, hemengoa nahiago duzu, Errusiakoa bertakoa? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.
Eta orain diru ingelesa irabazten duk. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 153. orr.
Tabako ingelesaren usain lodia aditzen diat. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.
Espioitza film ingelesetan bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.
Aldizkari ingelesaren arabera. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 145. orr.
Leviatan, ordea, bi mastako goleta ingelesa zen, 200 tonakoa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 50. orr.
Beherago urmael bat zegoen, aingira-belarrez estalia, zeren hori, bestetik, ez da batere bitxia Errusiako lurjabeen lorategi ingelesetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Bukhara, zortzi milia ingeles baino luzeago den harresi batez inguratua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.
Emanen dizkio sei oin ingeles lur eta, hain handia denez, bat gehiago. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 177. orr.
Etxe honetan badira ingeles biblia batzuk, are lehenbizikoa bera, John Wiclif-ena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.
Pope-ren ingeles Iliadaren harpidedun egin nintzela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 131. orr.
Plinioren lehenbiziko ingeles bertsioaren, Philemon Holland-enaren, ale bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Edizio ingelesa 1651koa da: De Cive, Philosophical Rudiments Concerning Government and Society. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 8. orr.
Ferrocarril Sud konpainiako ingeniari bat, gerora ingeles eskolak emango zizkidana. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 208. orr.
Josefa ingeles ikastaro batean ezagutu nuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.
Neskatxa, Jenny McBain, New Yorko Fordham Unibertsitatean Ingeles Filologia ikasten ari zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 65. orr.
Doktoretza amaitzea, unibertsitateren bateko ingeles-sailen batean leku bat aurkitzea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 32. orr.
Lord Byronen ondoren, Dylan Thomasen inguruan sortu dira segur aski mitorik handienak ingeles literaturaren munduan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 9. orr.
Benetako ingeles bakar bat ere ez zagok hemen oraintxe bertan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 177. orr.
Bi gizon horietatik bata ingelesa zen, bestea frantsesa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 30. orr.
Hiruek frantsesez egiten badute ere, anfitrioi dirudiena ingelesa da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.
Baina Milan Kunderaren solasari jarraikiz erran genezake, "frantses, errusiar, ingeles batek ez duela sekula horrelako arazorik asmatuko". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 87. orr.
OíConnor zeritzon ingeles bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.
Gipuzkoan ez dituzte ingelesak maite. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.
Niri, ingeles barbaro honi, eman zait misterio garden hori agerian jartzea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.
Ni ere ingeles egingo nauk! -hots egin zuen bihotz-berriturik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 322. orr.
Ez zuen inortxo ere hastio, ez juduak, ez armeniarrak, ezta ingelesak berak ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.
Ingelesak tiro eta tiro ari ziren Baionarantz iheska zihoakien ontzi baten kontra. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 17. orr.
Arrats hartan bi gizon, ingelesak, mugaraino lagundu behar zituen, ekaineko aro eder eta epel batez, ilargi xuria lagun. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 59. orr.
Ingelesen ustez ez dela arrisku handirik izanen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 38. orr.
Inglesek biziki maite dute Dordogne eskualdea.. Herria 2005-03-17
Ingelesek utzi zuten hutsunea betetzeari ez zion indioen filosofia fatalistak asko lagundu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 15. orr.
Nire ingeles motzean, hala nahi izanez gero elkarrekin irten gintezkeela diotsot. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 21. orr.
Erdipurdiko ingelesean, Manausko komisario nagusiak [...] jakinarazten zuen Senhor Elgar Grosrouvre hila zela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 93. orr.
Nahiko ingeles kaskarrean omen dago. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 223. orr.
Bere ingeles kaxkarrari nik alemanez erantzun orduko igarri zidan suitzarra naizela. nire bizitzaren laburpena egiteari eman diot, ahalik eta ingeles txukunena erabiliz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Sir Charlesekin ikasi nuen, halaber, dakidan ingeles apurra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 585. orr.
Berak nik baino ingeles eta geografia askoz ere gehiago dakiela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 204. orr.
Ingelesak ez baitira ingelesa ulertzen trebeak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 138. orr.
-The Hollies -nahikoa ondo ebakitzen zuen ingelesa-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.
Baina hemen erabiltzen duten ingelesak txinera dirudi. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 108. orr.
Eta ingelesa hitz egiten den herrialde batean, nola iritsi liteke aiton-amona izatera ingelesa menderatu gabe? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 325. orr.
Ingeles ikasten ari da, postaz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 310. orr.
Gero, Estatu Batuetan, ingelesa ikasten ari zela [...]. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 100. orr.
Segurtatzen ahal dizut dantza eta ingelesa ikasten hasiko zarela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 283. orr.
Helburu horri dagokio liburu azkeneko hiztegia ingeles-euskara hurrenkeran ere agertzea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.
Astean bi oren ingeles ikasiko baitute. Herria 2002-09-12
Gela honetan ingelesaren hastapenak irakasten dira. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 281. orr.
Ingelesaren eragina gehiegizkoa dela. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.
Ingelesaren gramatikako hainbat gertakariren azterketa zorrotza. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 7. orr.
Ingelesaren aditzaren sistema morfologikoaren azterketa bikaina. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.
Gaztelania eta ingelesa zituen ama hizkuntza. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 40. orr.
Lehen hizkuntza ingelesa duenak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.
Egun batean ingelesak irabaziko dio frantsesari. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 88. orr.
-Dianne Short naiz -emakumea ingelesera pasatu zen orduan-. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 75. orr.
Alemaniar azentu arin batekin hitz egiten zuela ingelesez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.
Indian ingelesez jakinez gero, batetik bestera traba handirik gabe ibiliko zara. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 17. orr.
Komunikazioa baldin bada gure ardura, egin dezagun denek ingelesez. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 185. orr.
Okinarekin ingelesez hastea. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 193. orr.
Korrespondentzia ingelesez idazten hasi zen arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.
Filosofian, jakina, dokumentu gehienak ingelesez daude. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.
Teresa gelako atean gelditu zen, pentsakor, ingelesezko hitzak xuxurlatuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 188. orr.
Publizitate agentzia batean dabil lanean eta arratsaldeetan ingeleseko klaseak ditu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 20. orr.
Bere aita ingeleseko irakasle zen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 6. orr.
Psikopatia sexualei buruzko frantsesezko eta ingelesezko liburu batzuetatik oharrak hartzen ikusi omen zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.
Ingelesezko Biblia bat topatu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 194. orr.
Aurrean ditut ingelesezko, alemanezko, italierazko eta gaztelaniazko itzulpenak. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 7. orr.
Tesiaren ingelesezko bertsioa. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 181. orr.
Monet, Picasso, Renoir, Matisse-renak..., baina ingeleseko bertsioan, zoritxarrez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.
Ingelesezko musika da nagusi disketxetan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.
Hainbat kasutan euskarazko siglak erabili dira, eta besteetan berriz ingelesezkoak, usadioaren arabera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.
Orotara 30.466 erran zahar dira aurkitzen liburu hortan: gutti gora behera, euskarazko 17.000 erran zahar, gaztelanezko 5.500, inglesezko 4.200 eta latinezko 3.700. Herria 2003-11-27
Gainera, ingelesetiko itzulpenak egiten zituen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.
Giltza ingelesari heldu, eta hutsaren hodiari kolpeka ekin zion. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Giltza ingelesa ekarri nuen landroverretik, eta Herbertek sarraila jauzarazi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.
Giltza ingeles batekin jota lehertu zioan begia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.
Zubira igota lemaren ardatzean ipinia genuen giltza ingelesa estutzera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.
Nire aita mekanikari aparta zen eta eskuan ingeles giltza hartzen zuenean herri oso bat jarriko zuen ihesi. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.
Berak bezala, ingeles hizkuntzako lizentziatura egin nuen nik ere unibertsitatean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.
Izumenezko eleberria genero herrikoia eta tradizio handikoa da ingeles hizkuntzazko erromantizismoan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.
Aurten, Nafarroan eta Euskal Autonomi Elkartean berdin, ingeles hizkuntzak markatzen ditu tantoak: astean bi oren ingeles ikasiko baitute lehen mailako haurrek Herria 2002-09-12
Bokal eta kontsonante gutxiago ditu eskura euskal hiztunak ingeles hiztunak baino. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 127. orr.
Ingeles hiztunentzat ere, berez, hu[k] errazagoa izango litzateke fisikoki. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.
Irlandako ingeles hiztuna, dublindarra. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.
Europako aitzindari mendebaldar protestante ingeles-hiztunak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.
bere ingeles (8); blair ingeles (3); da ingeles (7); duen ingeles (3); emakume ingeles (4); ere ingeles (3); eta ingeles (34); frantses eta ingeles (5); ingeles airekoek (3); ingeles bat (33); ingeles bat eta (3); ingeles batek (21); ingeles batekin (6); ingeles baten (17); ingeles bati (5); ingeles erako (3); ingeles eta (27); ingeles eta gaztelania (3); ingeles filologia (4); ingeles filologia ikasten (3); ingeles hizkuntza (7); ingeles hizkuntzan (3); ingeles hizkuntzari (3); ingeles hiztunak (8); ingeles horiek (3); ingeles hura (4); ingeles irratiak (8); ingeles kasaka (3); ingeles lorategian (4); ingeles lur (4); ingeles maila (5); ingeles ontzi (3); jeneral ingeles (3); kanta ingeles (5); kazetari ingeles (3); nire ingeles (5); oin ingeles (4); oin ingeles lur (4); ontzi ingeles (3); sei oin ingeles (4); talde ingeles (8); zen ingeles (3); ziren ingeles (4); zuen ingeles (7)
anai joan ingelesa (6); baina ingelesa (3); benetako ingelesa (3); da ingelesa (4); edo ingelesa (7); eta ingelesa (46); euskara eta ingelesa (4); gaztelania eta ingelesa (12); geratu zen ingelesa (3); giltza ingelesa (8); hizkuntza ingelesa (7); idazle ingelesa (3); ingelesa da (10); ingelesa edo (9); ingelesa edo frantsesa (4); ingelesa ere (7); ingelesa eta (33); ingelesa eta frantsesa (6); ingelesa eta gaztelania (3); ingelesa ez (7); ingelesa gehiago (3); ingelesa hitz (3); ingelesa hitz egiten (3); ingelesa ikasi (7); ingelesa ikastea (3); ingelesa ikasteko (5); ingelesa ikasten (18); ingelesa ikasten ari (3); ingelesa ikasten hasi (3); ingelesa ikastera (3); ingelesa izan (6); ingelesa jakin (4); ingelesa jakin behar (3); ingelesa ulertzen (3); ingelesa zen (9); ingelesa zuen (3); izen ingelesa (3); joan ingelesa (6); lehen hizkuntza ingelesa (3); nire ingelesa (5); talde ingelesa (5); umore ingelesa (3); zen ingelesa (9); zuen ingelesa (4)
abeslari ingelesak (3); batean ingelesak (3); blair ingelesak (3); dira ingelesak (4); duten ingelesak (3); edo ingelesak (3); egunkari ingelesak (3); erantzun zion ingelesak (4); erantzun zuen ingelesak (3); esan zion ingelesak (3); esan zuen ingelesak (9); eta ingelesak (20); frantsesak eta ingelesak (4); ingelesak baino (3); ingelesak bere (5); ingelesak beste (4); ingelesak bezala (3); ingelesak dira (4); ingelesak ere (6); ingelesak eta (15); ingelesak ez (13); ingelesak irabazi (5); ingelesak irabazi zuen (3); ingelesak ziren (3); jokalari ingelesak (3); kazetari ingelesak (7); musikari ingelesak (4); talde ingelesak (10); tony blair ingelesak (3); zion ingelesak (8); ziren ingelesak (7); zuen ingelesak (24); zuzendari ingelesak (3)
da ingelesaren (3); den ingelesaren (4); eta ingelesarekin (4); eta ingelesaren (10); idazle ingelesaren (4); ingelesaren arteko (3); ingelesaren egitura (3); ingelesaren egiturari (3); ingelesaren egiturari buruzko (3); ingelesaren eragina (4); ingelesaren eta (5); ingelesaren eta alemanaren (3); ingelesaren gramatika (8); ingelesaren gramatikako (3); ingelesaren osagai (3); ingelesaren perpaus (5); talde ingelesaren (4)
baina ingelesek (4); da ingelesen (5); dituzte ingelesek (3); du ingelesen (3); dute ingelesek (4); eta ingelesek (13); eta ingelesen (14); eta ingelesen kontra (3); eta ingelesera (5); eta ingelesetik (4); ingelesei ez (4); ingelesek bezala (3); ingelesek ere (5); ingelesek esaten (4); ingelesek esaten duten (4); ingelesek eta (13); ingelesek ez (20); ingelesek ez dute (7); ingelesek ez zuten (3); ingelesek irabazi (5); ingelesek oso (3); ingeleseko klaseak (4); ingelesen artean (4); ingelesen arteko (6); ingelesen aurka (16); ingelesen defentsa (3); ingelesen esku (4); ingelesen eta (7); ingelesen kontra (14); ingelesen lehen (3); ingelesen mende (3); ingelesentzat lan egiten (3); ingelesera egindako itzulpenetik (12); ingelesera eta (3); ingelesera itzuli (6); ingelesera itzuliko (3); ingelesera itzultzeko (3); ingelesera itzultzen (3); mato ingeleseko (3); partida ingelesen (3); talde ingelesen (3); zien ingelesei (3); zuen ingelesen (4); zuten ingelesek (13)
baina ingelesez (6); bat ingelesez (4); batek ingelesez (3); batzuk ingelesez (3); beti ingelesez (3); da ingelesez (13); du ingelesez (7); dute ingelesez (3); duzu ingelesez (3); edo ingelesez (13); edo ingelesez abesten (3); ere ingelesez (7); eta ingelesez (80); eta ingelesez egin (3); eta ingelesez emango (3); eta ingelesez ere (5); eta ingelesez hitz (5); euskaraz eta ingelesez (5); ez ingelesez (3); frantsesez edo ingelesez (3); frantsesez eta ingelesez (11); gaztelaniaz edo ingelesez (6); gaztelaniaz eta ingelesez (19); gehienak ingelesez (3); gero ingelesez (4); hitzak ingelesez (6)
ingelesez abesten (6); ingelesez abesten zuen (3); ingelesez argitaratzen (3); ingelesez ari (5); ingelesez besteko (11); ingelesez besteko film (6); ingelesez dago (3); ingelesez dakien (3); ingelesez daude (4); ingelesez edo (13); ingelesez edo frantsesez (6); ingelesez egin (13); ingelesez egin zuten (5); ingelesez egiten (8); ingelesez emango (3); ingelesez emango dira (3); ingelesez ematen (4); ingelesez ere (21); ingelesez esan (5); ingelesez esan zuen (3); ingelesez eta (33); ingelesez eta alemanez (6); ingelesez eta frantsesez (6); ingelesez eta gaztelaniaz (3); ingelesez ez (7); ingelesez hasi (3); ingelesez hitz (17); ingelesez hitz egin (3); ingelesez hitz egiten (12); ingelesez idatzi (5); ingelesez idatzia (5); ingelesez idatzitako (4); ingelesez idazten (4); ingelesez irakurtzeko (3); ingelesez izanen (4); ingelesez izanen da (4); ingelesez jarri (3); ingelesez kantatzen (5); ingelesez mintzatu (3); ingelesez mintzatzen (7); ingelesez mintzo (3); ingelesez ondo (4)
da ingelesezko (5); edo ingelesezko (3); eta ingelesezko (11); ingelesezko bertsioa (9); ingelesezko eta (12); ingelesezko eta alemanezko (3); ingelesezko eta euskarazko (3); ingelesezko eta gaztelaniazko (5); ingelesezko first (3); ingelesezko fishing (3); ingelesezko fishing arrantza (3); ingelesezko hitz (7); ingelesezko hitz bat (3); ingelesezko hitzak (4); ingelesezko perpaus (4); ingelesik ez (4); liburua ingelesez (5); nik ingelesez (3); nuen ingelesez (4); zein ingelesez (4); zen ingelesez (5); zuen ingelesez (8)