Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eztabaida garbi, luze eta informatzailea falta da, eta behar da. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 35. orr.
Nekazarien ENBA sindikatuak hitzaldi informatzailea antolatu du bihar Tolosan (Gipuzkoa), gazteak nekazaritzan sartzeari buruz. Berria - Ekonomia 2004-02-08
Batetik, politika informatzailea hasieratik indartuko nuke, herria ongi informatzeko eta autobidearen aurkako koordinadorak hasieratik muntatu zuen estrategiari aurre egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Irail horretan informatzaile batek FBIri jakinarazi dio Lasarte, Arana, Monzon eta Irala New Yorkera iritsiak direla. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 139. orr.
Galindezek lau informatzaile finko ditu, gutxienez jota, Dominikar Errepublikan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.
Atxiki ezak gogoan informatzaile konfidentziala naizela, aditu? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.
Madrilen bildu dira Europa G8 eko bosten informatzaile arduradunen buruak (Frantzia, Ingalaterra, Espainia, Italia eta Alemania). Herria 2004-03-25
Bazen garai hartan San Petersburgon poliziaren informatzaile bat, izenez Leibusch. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.
Oro har oso sinesgarritasun ttipia ematen diogu artikulu horri, idazlearen informatzalea "norbait" baldin bazen ere. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 88. orr.
Pello Zubiriaren izendapena aipatzen duen agirian, «KASeko informatzaileak» Zubiriaren aukera ez zuen egokitzat jotzen. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Informatzaile pribatua tiroz hila bere bulegoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.
Datu-biltzaile arduratsu batek ziurrenik bikoteen froga erabiliko luke, bi informatzailerekin edo informatzaile bakarra eta grabagailuarekin. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 133. orr.
Informatzaileek eman xehetasunen arabera, [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 85. orr.
Informatzaile izateak eskatzen dizkion zereginei ekingo die. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 260. orr.
Ramírez kapitaina ez zen beraz, zehazki, espioia, informatzailea baizik. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.
· Horrentzako eta Enbaxadako bigarren idazkari Joycerentzat informatzaile jardun izan baitu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 195. orr.
Euzkadi'ko Jaurlaritzak Ameriketan antolaturik duen informatzaile Sarea-ren barruan espioitza zereginetan dihardutenek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.
Galdera ugari egin zioten horregatik, eta informatzaile eginkizunaren garrantziaz oharturik, eta bere albisteekin sentitzen zuen pozarekin erantzuten zien denei. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 160. orr.
bere informatzaile (3); eta informatzaile (4); informatzaile bat (3); informatzaile batek (3); poliziaren informatzaile (3)